TicketBAI online plataformaren erabilera ezagutzeko tailerra maiatzaren 21ean

Este taller gratuito sobre todo está dirigido a aquellas pequeñas empresas y autónomos que llevan a cabo la facturación de un modo un poco artesanal o que aún no conocen TicketBAI.

 

 

Oarsoaldea Garapen Agentziak, SPRIrekin lankidetzan "Inplantalariak" zerbitzuaren barne, “TicketBAI online plataformara hurbilketa” izeneko tailerra antolatu du. Tailer praktiko honetan, 2022tik aurrera indarrean egongo den TicketBAIren araudi berria betetzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak edozein enpresaren eskura jartzen duen online plataformaren erabilera azalduko da, fakturako datuak prestatu eta Foru Ogasunera bidaltzea barne.

 

 

Gaur egun fakturazio-sistemarik ez duten zerbitzu, eraikuntza, industria, garraio,… arloko enpresa txikientzat edo autonomoentzat da tailerra. Batez ere, fakturazioa eskuz egiten duten enpresei zuzenduta dago (Excel edo Word-ekin) edo TicketBai oraindik ezagutzen ez dutenentzat.

Tailer honetan landuko diren edukiak honakoak dira:

  • Fakturak zuzenean bidaltzeko araudi berria betetzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren doako tresnak erabiltzearekin lotutako araudi mailako alderdiak.
  • TicketBAI sortzeko beharrezko alderdi teknikoak.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiko TicketBAI sortzeko tresnaren erabilera.

Tailerra Oarsoaldea Garapen-Agentziako COWORKING ARETOAN izango da, Mamuteko bulego-eraikineko 2. solairuan, Oiartzunen, maiatzaren 21ean, 10:00etatik 13:00etara.

Tailerra presentziala izango da, eta edukiera mugatua izango du, Covid19k gaur egun duen egoera dela eta. Parte hartu nahi dutenek ahalik eta lasterren eman beharko dute izena, inskripzio ordena errespetatuko baita.

Aizpea Otaegik, Oarsoaldea Garapen Agentziako presidenteak, jardunaldi horietan parte hartzera animatu ditu interesdunak, eta adierazi du TicketBAI, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera jarduera ekonomikoa egiten duten pertsona fisiko naiz juridiko guztiek bete beharreko neurria izateaz gain, aukera bat ere badela negozio horiek digitalizazio prozesuan aurrera egin dezaten, eta prozesu horretan laguntza gehien behar duten horiengana iritsi nahi dugu.

Izen-emateak egiteko bete formulario hau edo jarri gurekin harremanetan:

FORMULARIOA HEMEN

943 494 129

aapalategi@oarsoaldea.eus

 

 

ticketbai inplantalariak web

 


Oarsoaldea