Martxan jarri berriak diren proiektuentzat diru-laguntzak emango ditu berriz ere Lanbidek

Abierto el plazo para solicitudes para autónomos y personas integrantes de Comunidades de Bienes o Sociedades Civiles para inversiones efectuadas antes de la solicitud y para los gastos de promoción, funcionamiento y gestión de los 10 meses siguientes.

 

30 urte baino gutxiago dituztenek eta emakumeek kopuru handiagoa izango dute.

 

Ekainaren 16an argitaratu zen LANBIDEk, Euskal Enplegu Zerbitzuak, ekintzaileei diruz laguntzeko abian jarri dituen bi programa hauek arautzen dituen ebazpena. Bi kasuetan, eskaera aurkezteko epea 2021eko ekainaren 17an hasi eta 2021eko urriaren 29an amaituko da.

 

Hazkuntza ekonomikoa, garapena eta ongizatea bultzatzeko, ezinbestekoak dira ekintzaileak. Horretarako, ekintzaileei beraien prozesuan laguntzea beharrezkoa da. Helburu hau lortzeko asmoz, laguntza hauen deialdia martxan jarri da, jarduera norberaren konturako langile gisa hasteko aktibo fin­koetan inbertsioak egiten dituzten pertsonak sostengatzeko, enpresa-proiektua finantzatzeko laguntza bat bermatuz ezarpenaren lehen faseetan. Gainera, laguntza eman nahi zaie, orobat, enpresa-jarduerari berriki ekinik, gutxieneko erren­tagarritasun bat bermatzeko bultzada ekonomiko bat behar duten pertsonei, proiektua finkatze aldera.

 

Autonomo, Ondasun Erkidegoetako edo Sozietate Zibilen bazkideek egin ahal izango dituzten eskaerak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu behar dira: https:// euskadi.eus/egoitz.

 

Onuradunek jasoko dituzten diru-laguntzak ondorengoak dira:

 

  • Aktibo finkoetan egindako inbertsioak (gutxienez 5.000 eurokoa izan bada). Onuradun bakoitzak, gehienez ere, 3.500 eurojasoko du (%15 gehiago gaztea bada, eta beste %15 gehiago emakumea bada). 2021eko urtarrilaren 1etik eta 2021eko urriaren 29 arteko epean EJZan eta Gizarte Segurantzan altan emandakoentzat

  • Datozen 10 hilabetetan egingo diren gastuak (autonomoen kuotak, komunikazio gastuak, web eta sare sozialak, aholkularitza, prestakuntza eta errentamendu gastuak). Onuradun bakoitzak, gehienez ere, 2.500 eurojasoko du (%15 gehiago gaztea bada, eta beste %15 gehiago emakumea bada). 2020eko urriaren 31tik eta 2021eko urriaren 29 arteko epean EJZan eta Gizarte Segurantzan altan emandakoentzat.

 

Eskaera aurkeztu nahi duenak, hemen aurki dezake informazio zehatza eta behar duen dokumentazioa:

inbertsioak

 

  1. Proiektua ezartzeko laguntza (Inbertsioetarako laguntza):

 

 

Informazio zehatzagoa hemen:

 

gastuak

 

  1. Enpresa jarduerak sendotzeko laguntza (gastuetarako laguntza):

 

 

Informazio zehatzagoa hemen:


Oarsoaldea