Geroa ereiten

Autonomoei (enpresaburuei eta profesionalei) eta enpresei zuzeneko laguntzak sektore pribatuaren kaudimenari laguntzeko eta zorpetzea murrizteko

Oarsoaldeko enpresek eta autonomoek laguntza hauek jaso ahal izango dituzte, hauek eskatzeko epea uztailaren 30ean amaitzen da.

Laguntzen xedea

Autonomo eta enpresek 2021eko martxoaren 13a baino lehen hitzartutako kontratu-konpromisoen ondorioz sortutako zorrak ordaintzeko. 2020ko martxoaren 1etik 2021eko maiatzaren 31ra bitartean sortuak izan behar dira eta azken egun horretan ordaindu gabe jarraitzen duten zor-obligazioak ordaintzeko emango dira, bai eta obligazio horiei, hornitzaileei eta bestelako hartzekodun finantzario eta ez-finantzarioei dagozkien ordainketak egiteko eta estali gabeko kostu finkoak ordaintzeko.

Prestazio ekonomikoa eta pertsona edo erakunde onuradunak.

Dirulaguntza hiru lerrotan banatzen da:

irudiasolvenciaeusk

Ordainketa-modua:

Onuradunei diru-laguntza ordainketa bakarrean ordainduko zaie.

Eskaera eta informazio guztia:

https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2021/autonomoei-enpresaburuei-eta-profesionalei-eta-enpresei-sektore-pribatuaren-kaudimenari-laguntzeko-eta-zorpetzea-murrizteko-zuzeneko-laguntzak/web01-tramite/eu/

Ohar garrantzitsua! 

Eskabideak aurkezteko epea uztailaren 5ean hasiko da, 09:00etan, eta uztailaren 30an amaituko, 12:00etan.

Laguntzaren edukiari buruzko kontsultak:

Kontsultak egiteko, dirulaguntzak izapidetzeko laguntza eskatzeko edo zure galdera edo egoera azaltzeko Oarsoaldearekin harremanetan jar zaitezke covid19laguntzak@oarsoaldea.eus

posta elektronikoaren bidez edo 943 494 129 telefonoaren bidez.

kaudimen2

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus