UDA HONETAN LURREKO ZEIN ITSASOKO PLANAK OARSOALDEAN

Estos meses estivales vienen cargados de planes. En Errenteria, Oiartzun y Pasaia han organizado actividades de todo tipo para que disfrutes en familia, en pareja, con amigos, o con quien más te guste, tanto por tierra como por mar. Y la preciosa Lezo siempre te ofrece la posibilidad de pasear entre sus calles y tanto aquí como en toda la comarca, disfrutar de nuestra gastronomía.

 

udako planak 2021-2

 

Tren Berdean irteerak Arditurri eta San Markora

 

Uztaila eta abuztuko asteazken guztietan, Tren Berdea Oiartzungo Doneztebe plazatik irten eta Bide Berdearen ondotik Arditurriko Meatze Guneraino iristen da. Bertan, meazulora bisita gidatua egiten da. Irteerak goizeko 10etan eta 11:15ean dira, eta aldez aurretik erreserba egin behar da Oiartzungo Turismo Bulegoan - Tel. 943 508 913- turismoaoiartzun@oarsoaldea.eus - www.arditurri.com

 

Era berean, Arditurri meatze gunean meazulora bisita gidatuak eskaintzen dira, uztaila eta abuztuan asteartetik igandera hain zuzen, betiere aurretik erreserba eginez.

 

Uztaila eta abuztuko ostegunetan, Tren Berdeak San Marko Gotorlekura ere egingo ditu irteerak. Uda honetan martxan jarri den zerbitzu berri honen bitartez, trena Errenteriako erdigunetik San Markora igotzen da eta bertan gotorlekua bisitatzeko aukera ematen digu. Pasadizo ezberdinetan barrena, XIX. mendeko gotorleku honen jarduerari buruz gehiago ikasteko aukera emango diguten garaiko soldadu eta kanoien erreplikak aurkituko ditugu. Era berean, begiratokira igo eta euskal kostaldearen panoramika zoragarriaz goza daiteke, eguraldiak laguntzen badu behinik-behin. Irteerak 10:00etan, 11:00etan, 12:00etan eta 13:00etan dira Tulle eta Beraun kaletik, eta zerbitzua doakoa da baina aldez aurretik erreserbatu behar da Errenteriako Turismo Bulegoan - Tel. 943 494 521 - turismoa@oarsoaldea.eus

Itsas Jarduerak Pasaiako badian

 

Errenteriatik itsasorantz hurbilduz. Pasaiako badiak itsas jarduerak desberdinak egiteko gonbitea luzatzen digu. Bere ur lasaiak itsas kirol eta jardueretan aritzeko oso aproposak dira. Eskaintza zabala da: urpekaritza, kayak, paddle-surf, itsasontzian irteerak… Beste aukeren artean zure ontzia alokatu dezakezu (patroiarekin edo patroirik gabe), zure kabuz nabiga dezazun.

 

Gainera, ostegunero eta abuztuak 26 arte, 2 orduko itsas bidaia eskaintzen da Donostiako portutik Albaola Itsas Faktoriararaino, Lucretia belaontzi klasikoan.

 

Aukera aparta kostalde berezi honetan nabigatzeko, Albaola Itsas Faktoriaren sarrera prezioan barne dagoelarik. Museoa beste edozein egunean bisitatu nahi izanez gero, uda honetan ostegunetik igandera egin ahal izango duzu, baina erreserba aurretik egitea ezinbestekoa da, itsasontzian joan behar baita, kasu honetan Trintxerpeko kaitik aterata. Erreserbak: 943 39 24 26 - bisitak@albaola.com

 

antolatu du. Itsas hondakinen arazoa ikustaraztea du helburu jarduera ezberdinen bidez parte-hartzea sustatuz, hala nola itsasontzira bisitak, itsasertzeko zabor-bilketak, erakusketak portuan, etab. Horietako batean parte hartzeko 619 814 225 telefonoaren bidez edo info@mater.eus e-postaz harremanetan jarri behar da.

Jantziaren zentroan erakusketa eta gaueko bisita gidatuak

 

Errenteriako Jantziaren Zentroan egitarau berezia antolatu dute eta bertan “Argiak, kamara, MODA! aldi baterako erakusketaz gozatu ahal izango dugu. Film zehatz baterako sortu eta modaren historian betirako geratu diren hamar jantziren inguruan antolatu da erakusketa hau. Horretaz gain, uztailaren 10ean eta 24ean eta abuztuaren 7an eta 21ean ilunabarreko bisita gidatuak eskainiko dituzte, erakusketa iraunkorreko 35 jantzi orijinalak ezagutzeko eta era berean modaren historian barrena gauez bidaia egiteko. Bisita gidatu berezi hauek egiteko ere erreserba aldez aurretik egitea beharrezkoa da Errenteriako Turismo Bulegoan - Tel. 943 494 521 - turismoa@oarsoaldea.eus. Hauen prezioa 5€-koa da.

 

Done Eztebe elizara eta Arizmendieneara bisita gidatuak

 

Oraingoan Oiartzunera gerturatuko gara. Bertan, ostegunero 12:00etan doako bisita gidatu baten bidez Done Eztebe elizaren sekretuak ezagutu ditzakegu. Hirigunetik atera gabe, Arizmendienea museo-etxean Oiartzungo Turismo Bulegoa aurkituko dugu, izan ere bertan zabaldu ditu ateak uztaila eta abuztuan. XVII. mendeko etxe-museo hau barrutik ezagutzeko asteburuetan doako bisita gidatuak eskaintzen dira eta asteartetik ostiralera bisita librea eginez bisitatu daiteke. Bai eliza eta baita Arizmendienea bisitatzeko erreserbak Oiartzungo Turismo Bulegoan egin behar dira: 943 508 913 - turismoaoiartzun@oarsoaldea.eus

 

Sarrera bakarra eta deskontuak eskualdeko museo guztietarako

 

Eskualdeko museo guztiak bisitatu nahi badituzu, erdi prezioan eta sarrera bakar batekin bisitatzeko aukera dago museo bonoaren bidez. Bonoa Oarsoaldeko Turismo Bulego eta museoetan eskuratu ahal izango duzu 12,50 €tan eta urtebeteko iraupena dauka, beraz urte batean ondorengo museoen sarrera barne izango duzu: Arditurri meategia, Luberri geologia museoa eta Soinuenea, herri musikaren txokoa Oiartzunen; Jantziaren Zentroa Errenterian, eta Albaola Itsas Kultur Faktoria eta Mater ontzi museo Ekoaktiboa Pasaian. Bestetik, turismo bulegoetan eskuragarri dago ere museoak bisitatzeko abantailak dituen esku-orria, aurreko museoak prezio murriztuan bisitatzeko aukera ematen duena.

 

 

 

 

Turismo Bulegoak udan zabalik

 

Informazio hau guztia sakondu nahi izanez gero, Errenteriako eta Oiartzungo Turismo Bulegoekin harremanetan jar zaitezkete. Uztaila eta abuztuan ordutegi zabal dute: astelehenetik igandera 9:00-14:00 eta 16:00-19:00.

Hortaz gain, zabalik daude ere San Marko Gotorlekuko eta Barrengoloiako Informazio Puntuak. Azken hau Aiako Harria Parke Naturalean kokatzen da eta abuztutik aurrera irteera gidatuak eskainiko dira bertan: Añarbe baso erreserba, Aizpitarteko haitzuloetako aztarna paleolitikoak eta Lau Haizeta parkea eta monumentu megalitikoak.

 

Informazio gehiago:

 

Errenteriako Turismo Bulegoa

943 494 521

turismoa@oarsoaldea.eus

www.oarsoaldeaturismoa.eus

 

 

 

 

 

 


Oarsoaldea