UDA AMAIERA APROBETXA EZAZU!

Planes para las próximas semanas en Oarsoaldea

Saca provecho a este último tramo de verano y disfruta de algunas de las actividades que se ofrecen en los municipios de Errenteria, Lezo, Oiartzun y Pasaia.

 

 

Aiako Harriko Parke Naturalean eta Lau Haizeta parkean ibilbide gidatuak, Errenterian

 

Aurten ere, Errenteriako Udalak doako 3 ibilbi gidatu hauen eskaintza jarri du martxan abuztutik urrira birtarte. Guztiak goizeko 10:00etan hasten dira baina eguna eta hasiera puntua ezberdinak dira.

  • Lau Haizeta Parkea eta Txoritokietako Estazio Megalitikoa. Irailak 11 eta 19, eta urriak 9. Abiapuntua: San Marko Gotorlekua. Iraupena: 3 ordu.
  • Aizpitarteko leizeetako aztarna paleolitikoak. Irailak 5 eta 25, eta urriak 17. Abiapuntua: Listorreta-Barrengoloiako Parke Naturaleko Bulegoa. Iraupena: 1'5 ordu. Aurkikuntzaren ondorioz, leizeak itxita daude, beraz bisita gidatua eginez baino ezin izango da barruan sartu.
  • Añarbeko Baso-Erreserba: abuztuak 22 eta 28, eta urriak 3 eta 23. Abiapuntua: Idoia, Susperregi jatetxeko aparkalekua. Iraupena: 4 ordu.
  • Beharrezkoa da Errenteriako Turismo Bulegoan aldez aurretik erreserba egitea, 943 494 521 telefonoan edo turismoa@oarsoaldea.eus posta elektronikoan.

 

tu 2 aitzbitarte-haitzuloak-3266

 

Itsas jarduerak MATER ontzi museo ekoaktiboaren eskutik, Pasaian.

MATER ontzi museo ekoaktiboak abuzturako itsasoarekin lotutako eskaintza zabala prestatu du:

  • Abuztuak 19: Pistaz-pista Pasai San Pedro
  • Abuztuak 26:  Arrain lonjara bisita
  • Abuztuak 28: Antxoa kontserba tailerra
  • Abuztuak 29: Itsas hondakinen bilketa (Alabortza, Pasai Donibane)

Informazio gehiagorako eta erreserbak (beharrezkoak): info@mater.eus / 619 814 225.

 

tu 2 mater

 

 

Piraguan eta paddle surf-en irteerak Pasaiako badian

Uda garai aproposa izaten da Pasaiako badian piraguaz edo paddle surfean nabigatzeko, badiak eskaintzen dizkizun ikuspegiez gozatzeko modu dibertigarri eta berezi batean.  Piraguak eta paddle surf taulak alokatu ditzakezu zure kontura praktikatzeko, edo nahiago baduzu gida baten laguntzaz egin dezakezu. Bi dira zerbitzu hau eskaintzen dituen enpresak: Pasai Donibaneko kirol gunea - 943345371/donibane@bpxport.es (piraguak eta paddle surf) eta Pasaia Kayak - 644672722 pasaiakayak@pasaiakayak.com /  pasaiakayak2005@gmail.com (piraguak)

 

tu 2 paddle-surf-pasaia

 

Olazar – Lorbide mendi ibilbidea, Lezon

Erdi mailako mendi-ibilbide zirkularra, 4,5 kilometro edonork oinez egiteko pentsatua. Ibilbidea Jaizkibelen hegoaldetik doa eta baserri ederretako guneak zeharkatzen ditu. Nabarmentzekoak, antzinako animalientzako bideen aztarnak eta ur garbi eta freskoa eramaten duen Plataiturri iturria.

Ibilbide honen eta Lezoko beste ibilbide batzuen esku-orria Errenteria eta Oiartzungo turismo bulegoetan eskura daiteke.

 

tu 2 mendi-ibilbideak

 

Arditurriko Parketxeak antolaturiko jarduerak, Oiartzunen

“Mineralen bila” ibilbide gidatua

Abuztuaren 22an, Aiako Harria Parke Naturalaren inguruan, Arditurriko meatze gunean hain zuzen, ibilbide gidatua eskainiko da mineral eta meategien aztarnak ikusteko. 2 orduko iraupena izango du, 10:00etatik 12.00etara. Ibilbidea erraza da eta 4 € balio du. Helburua meatzaritzak utzitako aztarnak ikustea eta ustiatutako mineralak aurkitzea izango da. Ibilbidea amaitutakoan, bertan utzi beharko dira, Parke Natural baten barruan baitaude.

Erreserba beharrezkoa da 943 495 069 / 688 895 068 / telefonoetara deituz ala arditurri@gipuzkoanatura.eus helbidera idatziz

 

tu 2 arditurri-2032

 


 

Bost proposamen horiez gain, beste ekimen hauek ere eskaintzen dira abuztuan:

  • 2 orduko itsas bidaia Donostiako portutik Albaola Itsas Faktoriara, Lucretia belaontzi klasikoan, ostegunero abuztuaren 26ra arte.
  • Lartaungo Done Eztebe elizara bisita gidatuak, ostegunero, Oiartzunen.
  • Arizmendi enea etxe museora bisita gidatuak, asteburuan, Oiartzunen.
  • Arditurriko meategira bisitak Tren Berdean, asteazkenero, Oiartzunen.
  • San Marko Gotorlekura Tren Berdean irteerak, ostegunero, Errenterian.
  • Ilunabarrean bisita gidatua Jantziaren Zentroan, abuztuak 21, Errenterian.

 

tu-2-lucretia

 

 

INFO+

Errenteriako turismo bulegoa

943 494 521

turismoa@oarsoaldea.eus

oarsoaldeaturismoa.eus

 


Oarsoaldea