Geroa ereiten

TicketBAI, 1,5 milioi merkataritza eta ostalaritzarentzat

Gipuzkoako Foru Aldundiak 1,5 milioi euro banatzea onartu du Gipuzkoako merkataritza eta ostalaritza digitalizatzen laguntzeko, pandemiak eragindako inpaktua arintzeko eta susperraldia bizkortzeko helburuarekin.

Horretarako, establezimendu bakoitzak 1.000 euroko laguntza jaso ahal izango du, eskaerak azaroaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dira www.zergabidea.gipuzkoa.eus webgunearen bidez.

Eskaera aurkezteko baldintzak ondorengoak dira:

  • Merkataritzako edo ostalaritzako Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren epigraferen batean altan emanda egotea,
  • eta eskaera egin aurreko 15 egunetan TicketBAI sistemarekin gutxienez 15 tiket jaulki izana.

Zergabidea.gipuzkoa.eus plataformaren bidez, eskaerak automatikoki egiaztatuko dira, eta bi aste inguruko epean ordainduko dira, baldintzak betez gero.

Info +: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ekonomia

TicketBAI Kenkariback

2022ko urtarrilaren 1etik aurrera hasiko da Gipuzkoan TicketBAI betebehar berria ezartzen, modu mailakatuan, sektorez sektore. Lurralde honetan jarduera ekonomikoak egiten dituzten zergadun guztiei eragiten die, 60.000 inguru direlarik Gipuzkoan.

Hori dela eta, Aldundiak Kenkariback TicketBAI jarri du martxan. Ekimen honen bidez, TicketBAI-ri lotutako inbertsioa egiten duten unean jaso ahal izango dute hobari fiskala, eta ez dute hurrengo ekitaldietako kanpainen zain egon beharrik izango hobari hori jasotzeko, borondatezko aldian hasiz gero sistema erabiltzen.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan (PFEZ) eta Sozietateen gaineko Zergan TicketBAI sistema ezartzeko egindako inbertsio eta gastuen % 60ko hobaria da aipatzen dena, 5.000 euroko mugarekin, eta nahitaezko aldian sartu baino hilabete lehenago arte aplikatuko ahal izango da hau.

Merkataritzaren eta ostalaritzaren kasuan, nahitaez 2022ko maiatzaren 1ean ezarri behar da, beraz, ezarpena 2022ko apirilaren 1a baino lehen egiten badute eskuratu ahal izango dute kenkari hau.

TicketBAI Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak bultzatutako proiektua da, baina lurralde bakoitzean modu bereizian ezarriko da. Praktikan, lurraldeko jarduera ekonomiko guztia Ogasunarekin lotuko du eta Foru Aldundiak denbora errealean erregistratzen den transakzio bakoitzaren informazioa jasoko du. Bere abantailen artean, alde batetik, Zerga Administrazioak iruzurraren aurkako borrokan urrats handi bat egin ahal izatea dago, iruzur egiten duenaren lehia desleiala ezabatuko baitu. Aldi berean, zerga-administrazioak zergadunari eskaintzen dion zerbitzua hobetuko du, zerga-betebeharrak azkar eta eraginkortasunez betetzea erraztuz. Halaber, Gipuzkoako sektore ekonomikoa erabat digitalizatuko du, garrantzi berezia baitu COVID-19ren krisiaren testuinguruan.

TICKETBAI EUSKARAZ ERE JARTZEKO GOMENDIOA EGIN DUTE OARSOALDEKO UDALEK

Euren negozioetan TicketBAI sistema erabiltzea laster derrigorrezkoa izango dela jakinik, horretarako ezarri beharko den aplikazio informatikoa hautatzeko orduan udalek euskarazko aukera duenaren alde egiteko deia egin dutela gogorarazi nahi genuke.

Gipuzkoako Foru Ogasunaren web orrian kontsulta daiteke aplikazioak euskaraz eta gaztelaniaz eskaintzen dituzten enpresak zein diren.

Establezimenduak eta enpresak eremu garrantzitsuak dira udalerrietako bizitzan, eta euskararen aldeko pausoetan udalek bidelagun izan nahi dituzte horiek.

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus