Geroa ereiten

EuskadiBonoDenda 2021 Oarsoaldeko merkataritza-establezimenduetan

Urriak 4tik Aurrera "Euskadi bono-comercio / Euskadi bono-denda" kanpainari atxikitzeko epea zabalik egongo da urriaren 17ra arte.

"Euskadi bono-comercio / Euskadi bono-denda" kanpainak diruz laguntzen du hari atxikitako txikizkako merkataritza-establezimenduetan ondasunak erostea, establezimenduetan bertan eskuragarri dauden deskontu-bonuen bidez.

"Euskadi bono-comercio / Euskadi bono-denda", atxikitako establezimenduetan 10 euroko deskontu-bona erabili ahal izango da gutxienez 30 euroko erosketaren gainean, eta kontsumitzaile bakoitzak gehienez 5 deskontu-bonu batu ahal izango ditu, denera 50 euroko balioarekin.

Nork egin dezake bat programarekin:

Programari atxiki ahal izango zaizkio hiriko merkataritza-jarduerarekin lotutako merkataritza- eta zerbitzu-establezimenduak, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badituzte:

  • ETE bat izatea
  • Deialdiaren eranskinean jasotako Ekonomia-Jardueren gaineko Zergaren epigraferen batean alta emanda egotea.
  • Ogasunarekin eta Gizarte Segurantzarekin egunean egotea, eta, hala badagokio, diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak beteta izatea.

Nola atxiki programari:

Atxikipena egiteko, honako formularioa bete behar da: https://www.euskadibonodenda.eus /. Eta beharrezko dokumentazioa erantsi:

  • Identifikazio fiskaleko zenbakia. (NAN, autonomoen kasuan, eta IFK, pertsona juridikoen kasuan).
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan izandako alten eta bajen ziurtagiri historikoa.
  • Establezimenduaren argazkia.
  • Banku-kontuaren ziurtagiria.

Nork kontsumitu ditzake bonuak:

Euskal Autonomia Erkidegoan bizilekua duten 16 urtetik gorako pertsona fisikoak.

Bonoak trukatzeko epea:

Deskontu-bonuak trukatzeko bi epe egongo dira:

  • 1. Epea: programa indarrean jartzen denetik 2021eko abenduaren 5era arte.
  • 2. Epea: 2022ko urtarrilaren 10ean hasi eta 2022ko martxoaren 31n amaituko da.

Deialdia:

Agindua, 2021eko irailaren 21ekoa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, "Euskadi Bono-Comercio/Euskadi Bono-Denda" Euskal Autonomia Erkidegoko hiriko merkataritza-jarduerarekin lotutako merkataritza- eta zerbitzu-sektoreko establezimenduetan tokiko merkataritza txikia berraktibatzeko eta kontsumora bultzatzeko programa arautu eta horretarako deialdia egiten duena.

.

#EUSKADIBONODENDA

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus