Geroa ereiten

Aprobetxa ezazu urriaren 15era arte San Marko Gotorlekua bisitatzeko!

Joan den ekainean ireki zenetik, 6.000 lagun baino gehiagok bisitatu dute Gotorlekua

Errenterian kokatzen den San Marko Gotorlekua, Oarsoaldea eskualdeko lekurik bisitatuenetakoa da, eta, zalantzarik gabe, Gipuzkoako kostaldearen panoramikarik onena eskaintzen duen tokia, Txingudiko badiatik Kontxako uretaraino, Pasaiako bokaletik igarota.

Ikuspegi ikusgarriak eskaintzeaz gain, begiratokitik barneko azpiegitura militar guztia ere ikus daiteke. Gotorlekuko hainbat gune bisita ditzakegu gainera: ate isilak, artilleria ezkutuko bateriak, tunelak eta lubanarro-babesak, baita gotorlekuaren inguruko lubanarroa ere. Lau Haizetako parkean kokatuta, historiaz betetako mendi-ibilbide askoren abiapuntua da.

Joan den ekainaren 16an ateak ireki zituenetik, 6.211 pertsonak bisitatu dute Gotorlekua. Beraz, aurreko urteko joera berari eutsi zaiola, eta iaz, 2019ko aldi berarekin alderatuta egon zen %12ko igoera aurten ere mantendu dela esan dezakegu. Jatorriei dagokionez, bisitarien gehienak herrikoak eta gipuzkoarrak izan dira; hala ere, pandemia aurreko jatorri nagusietako turistak ere berreskuratzearen tendentzia atzeman da, hala nola Katalunia, Madril edo Frantzia.

Oraindik ez duzu ezagutzen?

Anima zaitez eta aprobetxa itzazu azken egunak. Informazio gehiago jasotzeko edo bisita gidatua hitzartzeko, deitu eta behar duzun informazioa emango dizugu.

Ordutegia: asteazkenetik igandera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara

Tel.: 943 449 638

turismoa@errenteria.eus

www.oarsoaldeaturismoa.eus

san marko airetik

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus