"Lezo Bonua" laguntzak udalerriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektorean erosketak sustatzeko.

Lezoarrek 5€ edo gehiagoko erosketengatik 5€-ko erosketa bonua jasoko dute. Lezoko Udalak ia milioi erdi euro bideratu ditu hiri-ekonomia laguntzeko eta establezimenduei kanpaina berrian parte hartzera dei egin die udalak.

"Bonu-kanpaina honen helburu nagusia tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzea da, hurbileko merkataritzaren ezaugarriak nabarmentzeaz gain, horien artean, hurbiltasuna, konfiantza eta zerbitzuaren eta produktuen kalitatea nabarmentzen direlarik. Aurreko bi kanpainei egindako harrera oso positibotzat jo dute bai herritarrek eta baita parte hartu duten establezimenduek ere", adierazi dute Jose Ángel Sánchez- Lezoko udaleko zinegotziak eta Jesus Mari Martiarena alkateak.

     
 

Zer dira eta nola funtzionatzen dute "Lezo Bonuak"?


LEZOARRA IZATEAGATIK


Lezoko Udalak kanpainan parte hartzen duten merkataritza-establezimenduetan erosketak egiteko diru-laguntzak emango ditu. Bonu horiek ordainketa medio gisa erabiliko dira kanpainara atxikitako establezimenduetan.
Hori dela eta, 5€ edo gehiagoko erosketengatik 5€-ko erosketa bonua jasoko dute lezoarrek. Bonua 5 eurokoa da, 3,5 euroko salmenta-prezioa izango du, eta bonu hartzaileari 5 euroko balioa emango zaio kanpaina honi atxikitako establezimenduen sarean ondasunak eta zerbitzuak erosteko. 


Bonu horiek 2023ko urtarrilaren 6ra arte izango dute balioa.




 
LEZOKO ESTABLEZIMENDUEI BULTZADA


Aurreko kanpainetan 27 establezimendutan erabili ahal izan ziren bonuak, eta Udalak dei egin die orain arte parte hartu ez duten establezimenduei, haiek ere ekimenean parte har dezaten.

2022 urteko deialdian parte hartu nahi dutenek beranduenez eskabideak eta agiriak Lezoko Udalari aurkeztu beharko dizkiete, erregistro elektronikoaren bidez edota aurrez aurre Lezoko udalaren erregistroan 2022ko abenduaren 2 arte (abenduak 2 barne). 

 

Aurkeztu beharreko agiriak:

  • Pertsona fisikoa bada, eskatzailearen NANaren fotokopia.
  • Pertsona juridikoa bada eskatzailearen IFKren fotokopia.
  • Eskaera ordezkari batek egin badu, ordezkaritza baimena aurkeztu beharko du (ahalordeak pertsona juridikoen, sozietate zibilen, ondasun komunitateen edo nortasun juridiko propiorik ez duten bestelako entitateen kasuan).
  • Eskatzaileak Ogasun ordainketak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiria.
  • Eskatzaileak Gizarte Segurantzako ordainketak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiria.
  • Jarduera ekonomikoen gaineko zergan (JEZ) alta emanda egotea egiaztatzen duen ziurtagiria.
  • Gizarte Segurantzan egun jakin batean alta emanda egotea egiaztatzen duen ziurtagiria.

Ez da beharrezkoa izango aurreko kanpaina edo deialdietan Lezoko Udalean aurkeztu diren dokumentuak aurkeztea, Foru Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean izatearen egiaztagiriak izan ezik, betiere Lezoko Udalean aurkeztutako dokumentuak eguneratuta badaude.


 

Era berean, Oarsoaldea Garapen Agentziak laguntza eskainiko du eskabideak izapidetzeko eta aurkezteko eta laguntzak ebazteko. Horretarako, kontsultak 943 49 41 29 telefonoaren bidez edo enpresa@oarsoaldea.eus helbide elektroniko honen bidez egin daitezke.
 

NON JASO BONUAK?

Atxikitako establezimenduetara bonuak helaraziko dira behin beraien eskaera onartutakoan.

Oinarriak hemen daude eskuragarri