ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA ERRENTERIAKO UDALA LEP 2024 ( 162024009930)
Deskribapena:
Hiru administrari laguntzaile behar dira Udaleko departamentu desberdinetan lan egiteko:
Udaltzaingoa, Informazioaren Gizartea eta Kontratazioa eta ondarea. ZEREGINAK: administrari laguntzaile lanpostuari dagozkionak.
ESKAINTZEN DA:
Lan-aukerak hobetzeko eta laneratzeko kontratua, 6 hilabeteko iraupena eta %70eko lanaldia. Ordutegia astelehenetik ostiralera goizez 5 ordu (lanpostu batzuen kasuan, arratsaldez lana egitea ere egokitu daiteke). Gutxi gorabeherako hileko soldata gordina 1.561,41 euro.
Baldintzak:
EZINBESTEKOA:
Titulazioa:Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH). Euskara:
2. HE. Oarsoaldeako eskualdean erroldatuta egotea. Langabezian egotea eta Lanbiden altan egotea. Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2024ko martxoaren 20ko ebazpenean agertzen diren baldintzak betetzea.
BALORATZEKOA:
Espedienteak kudeatzeko aplikazioak ezagutzea. Ofimatika eta administrari lanetan eskarmentua. Jendaurreko arreta gaitasuna. Lan-taldera egokitzeko gaitasuna.