BEHERAPENETAN ERE, KONTSUMITU LOKALA

Merkealdietan murgilduta, Oarsoaldeak dei egiten herritarrei kontsumo kontzienteagoa eta arduratsuagoa egin dezaten, eta tokiko ekonomiari mesede egin diezaioten.

Gabonen ostean, merkealdiak iritsiko dira, eta beharrezko gauzak erosiko ditugu, eta baita horren beharrezkoak ez direnak ere, baina erosketak kontzienteak izan daitezen saiatu behar dugu.
 

Gure kontsumoan hartutako erabaki bakoitzak ondorioak ditu hura sortu duten pertsonentzat, planetarentzat, merkaturatzen duten pertsonentzat eta, jakina, herritar guztientzat.
 

Erosiko dugunaren jatorria zalantzan jartzen dugun bakoitzean, geure buruari galdetzen diogunean “nori egiten dion mesede horrek?”, edo gure planeta kutsatzen duen edo hura landu edo fabrikatu duten pertsonen eskubideak urratzen dituen produktu hori ukatzea erabakitzen dugunean, balioak eta etorkizun hobea oparitzen diegu pertsona guztiei.

Era berean, lokala erostea erabakitzen dugun bakoitzean, gure ingurune hurbileneko bizitza eta ekonomia bultzatzen ari gara, eta, domino efektuarekin, gureari ere mesede egiten diogu, gure gertuko ekonomia sustatzen ari baikara.

Oarsoaldeak, Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako lau udalerriekin, merkataritza pribilegiatua du, tokiko garapen sozioekonomikoari laguntzen dioten kalitate oso oneko produktuekin.

Artisau-ekoizleek, sortzaileek, artistek eta, oro har, tokiko merkataritzak opari-eskaintza handia eskaintzen digute.

 

Tokiko kontsumoa, gure garapen ekonomikoaren aldeko apustua


Batzuetan ez gara ohartzen tokiko ekonomia sustatzeak duen garrantziaz; izan ere, hurbileko merkataritzako kontsumoa eskualdera itzultzen da, bertako hazkundea sustatuz. Tokiko merkataritzaren alde egitea gure ekonomia hobetzearen alde egitea da.

Horregatik, herritarrak lokala kontsumitzera gonbidatu nahi ditugu. Oarsoaldeko merkataritza txiki eta ertaina ezagutzea eta babestea funtsezkoa da, eta, beraz, jendea animatzen dugu gune komertzial irekietara joatera, baita hirigune edo landa-eremu txikietara ere, merkatuetara, garai ezin hobea baita gure produktuak kontsumitzeko.

Garapen agentziatik, beraz, beren produktuak merkaturatzen dituzten establezimenduak, ekoizleak, artistak eta sortzaileak sustatu eta lagundu nahi ditugu.

Gure eskualdeak eskaintzen duen eskaintza handia eta askotarikoa da. Hori dela eta, Oarsoaldetik eta merkatarien elkarteak helburu berarekin egiten ari diren kanpainei babesa eman nahian, kontsumitzaileak animatu nahi ditugu hurbileko establezimenduetan eros dezaten.
 

Beherapenetan ere, erosi Oarsoaldean.