ELEKTRONIKA ARLOKO PRODUKZIO LAGUNTZAILEA (162024011363)

Deskribapena:

  • Bere lan-arloari eragiten dioten lan-prozesuak ezagutzea eta gainbegiratzea.
  • Erabiltzaileek egiten dituzten lanak behar bezalako kalitatearekin egiten direla ziurtatzea.
  • Erabiltzaileei beharrezko etengabeko prestakuntza ematea.
  • Bere arloko erabiltzaileen/langileen lan-ordutegia kontrolatzea.
  • Bere arloko lan-giro ona bermatzea.
  • Erabiltzaileen bilakaera gainbegiratzea eta produkzio-arduradunari jakinaraztea.
  • Bere arloko makineriaren eta erreminten mantentze-lanak eta kudeaketa egitea.
  • Materialaren hornidura bermatzea, bere arloko produkzio-prozesuan geldialdirik gerta ez dadin. Beharrak produkzio-arduradunari jakinaraztea.
  • Bere arloko produktibitatea gainbegiratzea eta kontrolatzea.
  • Kalitatea kudeatzeko beharrezko dokumentazioaren oinarrizko kudeaketa (gorabeheren kudeaketa).
  • Oro har, arduradunak agindutako eta bere lanbide-taldearekin zerikusia duten zeregin guztiak egitea.

LAN ESKAINTZA

Baldintzak:

Lan-kontratu mugagabea. Lanaldi osoa astelehenetik ostiralera. Ordutegia: 08:00-16:00.

1.445,19 € inguruko hileko soldata gordina.

Ezinbesteko baldintza: Eskorga-gidari titulua eta pilatzailearen erabilera.

Baloratuko diren baldintzak:
• GM edo GSren prestakuntza
• Hizkuntzak. euskara, b1, arabiera, frantsesa.

Lantaldeak antolatzeko eta kudeatzeko gaitasuna.