ENERGIA-ERAGINKORTASUNAREN MUNDUKO EGUNAREN HARIRA, OARSOALDEAK BAT EGITEN DU HAINBAT EKIMENEN BIDEZ

Hainbat dira eskualdeko lau udalek energia-eraginkortasunaren alde lanean jarraitzeko egiten dituzten ekimenak Garapen Agentziaren laguntzarekin batera.

Next Generation dirulaguntzen kudeaketa herritarren bizilekuen eraginkortasun energetikoa eta bizi kalitatea hobetzeko, Energia Komunitateak, Energia Bulegoa herritarrei euren energia kontsumoak murrizteko aholkuak eta dirulaguntzen berri emanez, eskualdeko enpresei  enpresa-eredu energetikoa aldatzeko laguntza OTEI egitasmoaren bidez. Hainbat dira eskualdeko lau udalek energia-eraginkortasunaren alde lanean jarraitzeko egiten dituzten ekimenak Garapen Agentziaren laguntzarekin batera.
 

Etxebizitzen Birgaitze zerbitzutik Next Generation dirulaguntzak

Etxebizitzen Birgaitze zerbitzutik Next Generation dirulaguntzak kudeatzen gabiltza buru-belarri, eskualdeko herritarren bizilekuen eraginkortasun energetikoa eta bizi kalitatea hobetzeko asmoz. Laguntza hauek eraikinen leiho, teilatu eta fatxaden isolamenduak hobetzera bideraturik daude nagusiki, baita jatorri fosileko erregaia erabiltzen ez duten sorgailu termikoetarako ere.
 

Eskualde mailako Energia Komunitateak

Eskualdeko lau udalerriak euren Energia Komunitateak sortze lanetan dabiltza eta Oarsoaldeak bidelagun gisa jokatzen du hala behar dutenean.


Energia Bulegoa

Energia Bulegotik herritarrei euren energia kontsumoak murrizteko aholkuak luzatzen dizkiegu, baita energia berriztagarriei eta hauek ezartzeko eskura dauden dirulaguntzei buruzko informazioa eskaini ere; energia merkatuan murgiltzen eta mugitzen laguntzeaz gain.

Jarri harremanetan eta informa zaitez, besteak beste, faktura energetikoaren optimizazioaz, laguntza ekonomikoez, eta eskualdeko egoera energetikoaz: oarsoenergia.eus/

Energia Bulegoak herritarren eskura jarri ditu zenbait gairen bueltako aholku eta argibideak:

OTEI- Oarsoaldeko Trantsizio Energetiko Industriala 

Eskualdeko enpresa eta ekonomia sarearen energia-efizientziari dagokionez, OTEI egitasmoa jarri dute abian. Enpresek aurrezteko ahalmen handia dute eta Oarsoaldetik lagundu egin nahi diegu, enpresa-eredu energetikoa aldatzeko aukera emanez. Nola? Oarsoaldeko enpresa txiki eta ertainetan energia- eta ingurumen-trantsizioa sustatuz, analisi energetikoak eginez. Energiari dagokionez gero eta eraginkorragoak izateko gomendioak ematea, dirulaguntzei eta laguntzei buruzko informazioa ematea, eta, hala badagokio, energia berriztagarriak martxan jartzea bultzatzea, betiere enpresak eraginkorragoak, jasangarriagoak eta ingurumena errespetatzen dutenak izan daitezen.

 

Infor+:  https://www.oarsoaldea.eus/otei-oarsoaldeko-trantsizio-energetiko-industriala