Enplegu lege berriak protagonismo handiagoa aitortzen die udalei tokiko ekonomia eta enplegua sustatzeko garaian

Orain arteko lanari aitortza eginez, Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako udalerrietan egingo da lehen fase pilotua, inklusioa eta laneratzea, eta tokiko garapen ekonomikoa sustatzeko. 

Enpleguari buruzko 15/2023 Legeak lehen aldiz udalerriei protagonismoa eman die enplegua eta tokiko garapena sustatzeko. Udalek politika aktiboak diseinatu eta gauzatzeko eskumena izango dute, inklusioa eta laneratzea bultzatuz, benetako beharrekin lerrokatuta eta lan duina izateko eskubidea izateko. 

Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak jada abiatu du enplegu eta tokiko garapeneko plan berriak diseinatzeko prozesua, eta 2025ean martxan jarriko den fase pilotuan, besteak beste, Oarsoaldeko udalerriak (Errenteria, Pasaia, Oiartzun eta Lezo) izango dira protagonista, besteak beste, Oarsoaldea Garapen Agentziaren laguntzarekin. 

Oarsoaldea desarrollo local

Oarsoaldea: plan pilotuaren abiapuntuan 

Oarsoaldeko udalerriak eta eskualdeko garapen agentzia hautatuak izan dira plan pilotu honen parte izateko, Oarsoaldeako lau udalen eskarmentualurralde aniztasuna eta langabezia tasak aintzat hartuta. Prozesuak barne hartuko ditu: 

  • Eskualdeko egoera sozioekonomikoaren diagnostiko xehatua. 
  • Lehentasunezko helburuak eta ekintzak zehaztea. 
  • Jarraipen eta ebaluazio mekanismoak diseinatzea. 

Errenteriako alkatea eta Oarsoaldea Garapen Agentziako presidentea den Aizpea Otaegik, goiti beherako eraldaketa suposatzen duen eredu berri honek udalen protagonismoa eta erantzukizuna azpimarratu du. Zentzu honetan, Oarsoaldeako udalak erronka honi eusteko prest daudela azpimarratu du, azken 30 urteetan izandako ibilbidea kontutan hartuta.

 

7 milioi euroko inbertsioa Euskadin 

Mikel Torres Lehendakariordeak eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak jakinarazi dutenez, 7 milioi euroko inbertsioa egingo da 2026ra arte Euskadin plan berriak martxan jartzeko. 2025ean 1,56 milioi euro erabiliko dira fase piloturako, eta 2026an beste 5,47 milioi euro. 

Torresen arabera, ekimen honen helburua da: 

  • Udal eskumenak aitortzea enplegu politiken diseinuan eta garapenean. 
  • Erakundeen arteko lankidetza indartzea, enplegu politika aktiboak integratuz. 
  • Gizarte kohesioa eta garapen ekonomikoa sustatzea, desorekak gaindituz. 
  • Lan duina bermatzea eta kolektibo ahulenen integrazioa bultzatzea. 

Oarsoaldea nueva ley de empleo

Hedapen orokorra 2026tik aurrera 

Fase pilotua amaitu ostean, 2026tik aurrera udalerri eta eskualde guztietara hedatuko dira planak, baita 10.000 biztanle baino gutxiago dituztenetara ere, tokiko beharretara egokitutako kalitatezko enplegua bermatzeko helburuarekin. Horretarako, esperientzia pilotuetan metaturiko eskarmentua eta ezagutza ezinbestekoak izango dira eredua berriaren hedapena ziurtatu ahal izateko.