ERLAXATZE TEKNIKAK IKASTEKO TAILERRAK EUSKALTEGIETAN

Azterketen aurrean edo estres egoeren aurrean erlaxatzen eta lasaitzen jakiteko teknikak irakatsiko dizkie Ana Conde adituak Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleei datozen bi asteetan. “Erlaxatze teknikak” izeneko tailerrak emango dituzte azaroaren 21etik abenduaren 5era bitartean, Oarsoaldeko 6 euskaltegietan.

Ikasturtero sei gai jorratzen dira Oarsoaldeko Euskara Batzordearen Mintzagun egitasmoko tailerretan. Gai bakoitzarekin tailer bana egiten da eskualdeko sei euskaltegietan. Ordu eta erdiko iraupena izan ohi dute saioek eta horien helburua gai erakargarri, berri eta gaurkotasunekoak euskaraz eskaintzea da. Hala, ikasle horien bizipenetan gai hori beti euskaraz ageriko da lehen kolpean behintzat.  Edozein gai euskaraz jorra daitekeela eta ikasleak ulertzeko gai direla ohartaraztea ere helburu nagusien artean daude besteak beste.
 

  • 2022-11-23: (Pasaiako Udal Euskaltegia)
    Ordua: 09:30 - 11:00
  • 2022-11-23: Txirrita AEK (Pasai Antxo)
    Ordua:  19:00 - 20:30
  • 2022-11-29: (Errenteriako Udal Euskaltegia)
    Ordua: 16:30 - 18:00
  • 2022-11-30: Oroitzene AEK (Lezo)
    Ordua: 09:30 - 11:00
  • 2022-12-01: Intxixu AEK (Oiartzun)
    Ordua: 09:30 - 11:00
  • 2022-12-05: Xenpelar AEK (Errenteria)
    Ordua: 09:30 - 11:00