GOOGLE MY BUSINESS PRESTAKUNTZA SAIOA OARSOALDEKO TURISMO-SEKTOREKO ENPRESENTZAT

Prestakuntza-saioa Oarsoaldeko egoitzan izango da, urtarrilaren 26an, goizeko 10:00etan, bi orduko iraupenekoa izanik.

Gipuzkoako Turismoaren Hub-aren eskutik hainbat prestakuntza saio antolatuko dira Oarsoaldea Garapen Agentzian, eskualdeko turismo sektoreko enpresei zuzenduta. Lehen saioa Google My Business tresnari buruzkoa izango da, enpresek interneten duten presentzia kudeatzeko tresna hain zuzen.
 

Gipuzkoako Foru Aldundiaren turismoaren Hub-a lurraldeko turismo sektoreko enpresen arteko konexio zentro bat da, berrikuntza eta gaikuntza sustatzea helburu duena. Saioaren hasieran bere jardueraren berri emango da eta, era berean, Aldundiak turismo sektorerako bideratuko dituen diru-laguntzen inguruko informazioa emango da eta enpresek dituzten beharrak jasoko dira.

Prestakuntza saioa urtarrilaren 26an izango da, 10:00etan Oarsoalderen bulegoetan (Astigarraga bidea 2, 2. solairua. Mamut eraikina, Oiartzun), eta 2 orduko iraupena izango du.

EMAN IZENA!