LANBIDE-PRESTAKUNTZAKO DOAKO IKASTARO BERRIAK, PROFESIONALTASUN-ZIURTAGIRIAREKIN, OARSOALDEAN

Formakuntza bideratuta dago langabetuentzat.

Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentziak Lanerako Prestakuntzako ikastaro berriak jarri ditu abian, langabeen enpleguari eta lanbide-kualifikazioa hobetzeari begira.
 

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak % 100 finantzatutako ikastaro horien helburua da lanbide-gaitasunak eta kualifikazioak eskuratzea eta hobetzea. Ekintzak amaitzean, parte-hartzaileek profesionaltasun-ziurtagiria lortuko dute, lanpostu horretan gaitasun profesionala dutela egiaztatzeko.


Formakuntzarako 5 ikastaro proposatu dituzte:

  1. Ingurumen kudeaketa, 420 orduko ikastaroa eta 80 orduko praktikak enpresan. Oiartzunen izango da, goizeko 9:00etatik 14:00etara.
  2. Txirbil-harroketa bidezko mekanizazioa, 540 orduko ikastaroa eta 80 orduko praktikak enpresan. Pasaian izango da, arratsaldeko 15:00etatik 20:00etara.
  3. Industria-ekipoen mantentze eta muntaketa mekanikoa, 510 orduko ikastaroa eta 80 orduko praktikak enpresan. Pasaian izango da, arratsaldeko 15:00etatik 20:00etara.
  4. Elektrodo gaineztatua eta tig bidezko soldadura, 640 ikastaroa eta 80 orduko praktikak enpresan. Pasaian izango da, arratsaldeko 15:00etatik 21:00etara.
  5. Fabrikazio mekanikoko laguntza-eragiketak, 400 orduko ikastaroa eta 80 orduko praktikak enpresan. Errenterian izango da, arratsaldeko 15:00etatik 21:00etara.
     

Ikastaro hauek otsailean hasiko dira eta parte hartu nahi duten pertsonak harremanetan jar daitezke Oarsoaldeko Enplegu Bulegoarekin olibet@oarsoaldea.eus helbidera idatziz, 943.510.200 telefonora deituz edo informazioa zabaltzen den horretan.