MARTXAN DA ‘OARSOALDEA BERPIZTEN’ BERRIKUNTZARAKO ETA ERALDAKETARAKO PROGRAMA BERRIA

Merkatarientzat, zerbitzuentzat eta ostalarientzat dago zuzendua, doakoa da, eta berrikuntza ez-teknologikoa eta etengabeko modernizazioa ditu ardatz. Epea irekita egongo da 2023ko otsailaren 6 arte.

Merkataritza, zerbitzu eta ostalaritza arloko enpresak laguntzeko jaio da egitasmoa. Izan ere, beraien jardueraren lehiakortasuna serioski baldintzatzen duten joeren eraginpean garatzen ari da. Hain zuzen ere, kontsumitzaileak, konpetentziak, produktuak eta ingurugiroak zerikusi handia dute enpresen eta proiektuen garapenean zein hazkundean. Etengabeko aldaketan bizi garenez, funtsezkoa da erronkei aurre egiten jakitea eta horiei egokitzea.  
 

Hori horrela izanik, jarduera ekonomikoari eta enpleguari eusteko helburuz, Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako udalek, Berpiztu programaren esparruan Eusko Jaurlaritzako enplegu zuzendaritzaren laguntzarekin, merkataritza, zerbitzu eta ostalaritza sektorean eraldaketa lehiakorreko prozesu bati ekitearen aldeko apustua egin dute, enpresei egoera berri honi aurre egiten laguntzeko.
 

Info+: 

www.oarsoaldeaberpizten.eus

Eman izena!


Nola garatuko da?
 

Prestakuntza-ibilbide oso bat eta banakako aholkularitza eskainiko zaie 30 enpresa txikiri eta ertaini: zehazki, programan parte hartu ahal izango dute merkataritza/zerbitzu sektoreko 15 enpresak, eta  ostalaritza sektoreko beste 15 enpresak.

Banakako esku-hartzeen bidez eta enpresa bakoitzaren egoera partikularra aztertuz, zerbitzu pertsonalizatu bat jarriko da martxan. Horretarako, metodologia mistoa aplikatuko da; hots, banakako saioak eta talde-saioak uztartuko dira, betiere enpresa bakoitzari egokituta. 

Prozesuari begira, 12 prestakuntza-saio zehatz izango dira, bakoitza 2 ordukoa: 6 saio merkataritzarako edo zerbitzuetako enpresentzako izango dira eta beste 6 saio, berriz,  ostalaritzarako. Banakako aholkularitza-prozesuari dagokionez, 14 ordukoa izango da enpresa partaide bakoitzarentzat.

Izena emateko epea datorren 2023ko urtarrilaren 23an hasi eta otsailaren 6an amaituko da, eta prestakuntza ibilbidean parte hartzeko www.oarsoaldeaberpizten.eus  web orrian izena eman beharko da.
 

 

Programaren eskuorria deskargatu hemen!

Informazio-saioak
 

Prestakuntza ibilbide hau aurkeztu, gaur egungo enpresen erronkak aztertu eta hauei aurre nola egin azaltzeko prestakuntza saio bat antolatu da udalerri bakoitzean, sektoreko enpresekin bateragarria den ordutegian:

Urtarrilaren 23an Oiartzun (10.00-11.30) eta Errenterian (14.30-16.00) izango dira saioak eta Urtarrilaren 30ean Lezo (10.00-11.30) eta Pasaian (14.30-16.00). 

Non: Oiartzunen: Oiartzungo Udaleko pleno aretoan. Errenterian: Reina Aretoan. Lezon: Udal Kultura sailean. Pasaian: Juan Berasategi Kulturguneko Erabilera Anitzeko Aretoan. 

Enpresak nahi duten saiora gerturatu daitezke, nahiz eta bere establezimendua beste udalerri batekoa izan, erraztasunak emateko establezimenduei.

Saio hauetara joateko 943 494 129 telefonoz deitu edo kaixo@oarsoaldeaberpizten.eus helbide elektronikora email bat idatzi beharko da, edo honako formularioan izena emanez.