HARROBIAK proiektuak, OARSO-SARE ekimenaren barruan, sentsibilizatu eta pertsona ahulenak gizarteratzeko prozesuetara hurbildu nahi ditu enpresak

Bost topaketa egingo dira talentu bila dabiltzan enpresak beren lan-egoera hobetu nahi duten pertsonekin konektatzeko.

HARROBIAK proiektuak, gizarteratzea eta laneratzea ardatz dituenak, zubiak eraiki nahi ditu enpresen eta haien lan-egoera hobetu nahi duten pertsonen artean. Horretarako, bost topaketa egingo dira talentu bila dabiltzan enpresak eta beren lan-egoera hobetu nahi duten pertsonak konektatzeko helburuarekin, Oarso-Sare proiektuaren zati gisa. Proiektu horrek gizarte-bazterketako arriskuan dauden pertsonen enplegu egoera eta laneratzea hobetzea du helburu, prestakuntzaren eta laguntza pertsonalizatuaren bidez.

Proiektua % 85ean finantzatzen du Gipuzkoako Foru Aldundiaren Elkar-Ekin Lanean ekimenak, Zabalduz Kooperatiba Elkarteak gidatzen du eta Oarsoaldea Garapen Agentziaren, Peñascal Taldearen, Katea Legaiaren eta Adecco Fundazioaren laguntza du.

 

Konektatzeko aukera paregabea
 

Ekitaldi horiek aukera paregabea ematen dute talentua bilatzen duten enpresekin zuzenean konektatzeko, lan-aukera posibleak identifikatzeko eta enplegua aktiboki bilatzeko aholkularitza jasotzeko. Horrez gain, aukera ezin hobea dira enpresaren ikusgarritasuna handitzeko, sektoreko beste enpresa batzuekin ezagutzak partekatzeko eta negozioaren arrakastarako behar den talentua aurkitzeko.
 

Zabalduz Kooperatiba Elkarteak eta bere laguntzaileek gizarteratze soziolaboralarekin konpromisoa dute, eta lana eta aukera-berdintasuna sustatzeko lanean jarraitzen dute.
 

Horretarako, parte hartzen duten erakundeek 5 bilera sektorial antolatuko dituzte, hiru hilean behin, eraginpeko sektoreko enpresak eta langabeak biltzeko (batez ere bazterketa-arriskuan daudenak). Horietan, enpresek sektorearen errealitateari helduko diote, eta, besteak beste, honako gai hauek azalduko dituzte: enpleguarekin zerikusia duten gaiak, eskatzen dituzten profilak, langileak kontratatzeko unean dauden zailtasunak, besteak beste.
 

Teknologia Berrien sektoreko lehen topaketa martxoaren 29an egingo da Errenterian


Lehenengo topaketa teknologia berrien sektorean egingo da, martxoaren 29an, Errenteriako BADALAB-en, 12:00etatik 13:30era (Madalen kalea, 27 20100 Errenteria).

Interesa duten pertsona guztiak gonbidatzen ditugu, martxoaren 17a baino lehen galdetegi hau betez:

https://forms.office.com/e/NaEtLpRUqP