HAZINNOVA

Doako aholkularitza- eta laguntza-zerbitzua da Hazinnova, lana antolatzeko modu berriak edo zure enpresaren produktuak eta zerbitzuak merkaturatzeko metodo berrien ezarpena errazteko. Horrezkeroz, Hazinnova zure ETEarentzat berrikuntzarako ate berri bat da.

Innobasquek, Spri Taldeak eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak bultzatzen dute programa.

 

Zer eskaintzen du? Hazinnova-k eskaintzen dizu:
 

  • Doako 50n ordu aholkularitza espezializatuan

  • Hazzinova eragile baten laguntza izatea prozesu guztian zehar

  • Gutxieneko karga administratiboa duen laguntza programa.

  • Ikus daitezken emaitzak lortu 3 hilabete igaro baino lehen.

 

Zertan laguntzen dizu? Hazinnova lagungarria izan daiteke honexetarako:
 

  • Zure enpresaren errentagarritasuna kontrolatu eta handitzeko.

  • Zure prozesuen eraginkortasuna hobetzeko.

  • Gastuak eta entrega-epe operatiboak murrizteko.

  • Zure erakundea osatzen duten pertsonen motibazioa areagotzeko.

  • Zure merkatu-kuota handitzeko.

  • Bezero- edo merkatu-segmentu berrietara gerturatzeko.

  • Zure jabetza industriala babesteko.

  • Produktu eta zerbitzu berriak diseinatu eta garatzeko.

  • Zure behar teknologikoak definitu eta asetzeko.

*HAZINNOVAREN helburuak ez dira honakoak: Plan edo azterketa huts bat egitea, ziurtagiria lortzea edo berritzea edo konponbide teknologikoa ezartzea.

 

Norentzat da?
 

5 pertsonako edo gehiagoko plantillak dituzten eta Euskadin kokatuta dauden enpresak, industria-jarduerak, industriari lotutako zerbitzuak, informazioaren eta komunikazioen gizartea, logistika eta handizkako merkataritza garatzen dituztenak.

* Ekimenean ezin izango dute parte hartu 2019, 2020 edo 2021an Innobideak eta Hazitek programen onuradun izandakoak, salbuespen honekin: soilik Innobideak Kudeaketa Contraste edota Innobideak -Kudeabide 2. Faseko onuradun izandakoak.

 

Zenbat proiektu aurkeztu ditzake enpresa bakoitzak?
 

Enpresek 2 mikroproiektu egin ditzakete gehienez, eta mikroproiektu horiek gorago aipatutako 8 tipologietakoren batekoak izan behar dute.

 

Epeak
 

Hasiera data: 2022ko apirilaren 5a

Amaiera data: 2022ko abenduaren 1a (23:59retan)

 

Interesatzen zaizu?
 

Eskatu HEMEN

Liburuxka DESKARGATU

 

Kontsultak
 

Edozein kontsulta egiteko, Oarsoaldearekin harremanetan jarri ahal izango da rmacias@oarsoaldea.eus posta elektronikoaren bidez edo 943 49 41 29 telefonoaren bidez.