OARSOALDEKO KONTSUMO BULEGOAK GOMENDATZEN DU GASAREN FAKTURAN FAKTURATUTAKO KWHak BERRIKUSTEA

Erreklamazioak jasotzen ari dira kontsumo-estimazio okerrengatik

Gasaren prezioa garestitzearen ondorioz, azken asteetan pertsona askok erabaki dute beren kontratua TURera pasatzea (Azken Baliabideko Tarifa). Izan ere, une honetan TURaren prezioa merkatu libreko gasaren prezioa baino txikiagoa da, eta datozen hilabeteetan ere horrela izango da.

Kontsumo Bulegoak aldaketa hori egin duten pertsonei gomendatzen die ondo begiratzeko ordura arte izan duten konpainiatik jaso duten gasaren azken faktura (TUR baino lehenagoko konpainia). Izan ere, azken faktura horretan gas-kontsumo estimatua (irakurketa estimatua) kobratu zaien pertsonen hainbat erreklamazio jaso dira, benetako irakurketa baino askoz handiagoa.

Kontsumoaren estimazioa zuzena izan den jakiteko, faktura aurreko urteko aldi berari dagokionarekin alderatu behar da. Baina EZ DA FAKTURAREN ZENBATEKOAN ERREPARATU BEHAR, fakturatutako kWh-etan baizik. Datu hori erraz ikus daiteke irakurketen atalean.

Estimazioa zuzena ez bada, erreklamatu daiteke. Horretarako edo informazio gehiago jasotzeko, Oarsoaldeko Kontumo Bulegoa dago. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.
 

Olibet, 6. 20100 Errenteria

943510111

kontsumo@oarsoaldea.eus