PASTA ETXEAN EGITEN IKASTEKO TAILERRAK EUSKALTEGIETAN

Errenteriako Artisau Auzoan kokatua dagoen ZITUENE pasta obradorearen eskutik

Zereal pasta etxean egiten irakatsiko diete Zituene pasta obradore kooperatibokoek Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleei datozen bi asteetan. “Zereal pasta egiteko tailerrak” izeneko tailerrak emango dituzte urtarrilaren 23tik otsailaren 3ra bitartean, Oarsoaldeko 6 euskaltegietan.


Egitasmoa hasi zenetik, 2012ko urrian, 52 tailer eskaini dira, euskara ikasten ari diren pertsonei gai erakargarri, berritzaileak eta gaurkotasunekoak hurbilduz, edozein gai euskaraz jorra daitekela eta ikasleak ulertzeko gai direla ohartaraziz.


Ikasturtero sei gai jorratzen dira Oarsoaldeko Euskara Batzordearen Mintzagun egitasmoko tailerretan. 

•    2023-1-24: Intxixu AEK (Oiartzun)
Ordua: 18:00 - 19:30 
•    2023-1-25: Xenpelar AEK (Errenteria)
Ordua: 09:30 - 11:00 
•    2023-1-26: (Errenteriako Udal Euskaltegia)
Ordua: 09:45 - 11:15
•    2023-1-31: Txirrita AEK (Pasai Antxo)
Ordua:  19:00 - 20:30 
•    2023-2-01: Oroitzene AEK (Lezo)
Ordua: 18:00 - 19:30
•    2023-2-02: (Pasaiako Udal Euskaltegia)
Ordua: 09:45 - 11:15