GAS NATURALAREN TUR TARIFA,GURE PATRIKENTZAKO AUKERARIK ONENA

Oarsoaldeako Energia Bulegoak tarifa hau kontratatzea gomendatzen du, merkatuko merkeena delako.

Azken Baliabideko Tarifa (TUR) gas naturalaren tarifa arautua da, eta hiru hilean behin Gobernuak prezioa gainbegiratzen dio.


Jakina denez, gobernuak TUR tarifaren prezioa enkante bidez arautu eta energiaren kostua ezartzen du. Hiru hilean behin berrikuspenak egiten dira, eta horietan prezioak gora, behera edo mantendu egin daitezke.


Gaur egun, tarifa honek honako prezio hauek eskaintzen ditu, erabiltzaile bakoitzaren kontsumoek zehaztuko dituzten tarifa modalitateen arabera:


TUR modalitateak:

Tarifa

Urteko kontsumoa

TUR 1

5.000 kWh-tik beherakoa. TUR 1 ur bero sanitarioa eta sukaldea gasezkoa duten erabiltzaileentzat pentsatua dago. Termino finkoa: 5,03 €/hilean, Kontsumo terminoa: 0,063555 €/kWh.

TUR 2

5.000 eta 15.000 kWh artean TUR 2 berokuntza sistema ere gasezkoa duten erabiltzaileentzat pentsatua dago. Termino finkoa: 9,52 €/hilean, Kontsumo terminoa: 0,060696 €/kWh

TUR 3

15.000 eta 50.000 kWh artean. TUR 3 kontsumo handiagoko beharretarako. Termino finkoa: 20,54 €/mes, Kontsumo terminoa: 0,058525 €/kWh

TUR 4

50.000 eta 50.000.000 kWh artean. TUR 4 berriki sortu da jabeen erkidegoentzat, berokuntzarako banakako kontagailuak dituztenean.

     

ZERGATIK KONTRATATU GAS NATURALAREN TUR TARIFA?

Laburbilduz, TUR tarifarekin kontsumoaren prezioa 0,06 €/kWh ingurukoa da. Prezio horiek urte hasierara arte mantenduko dira, eta 2023ko lehen hiruhilekoan igoera %15era mugatu da, asko jota zentimo bat igoko da, eta 0,07 €(kWh ingurukoa izango da.

Prezioa hauek, oro har eta salbuespenak salbuespen, erabiltzaile gehienak gaur egun ordaintzen ari direna baino txikiagoak dira. Salbuespenak direla eta, gaur egun ordaintzen den gasaren prezioa TURek eskaintzen duena baina handiagoa dela ziurtatu behar da.

Araututako tarifen kontratazioa Erreferentziazko Merkaturatzaileen bidez baino ezin da egin (merkatu arautuan jardutzen dutenak). Gasaren kasuan, hauek dira: Baser COR (Total Energies edo EDP taldea), Curenergia (Iberdrola taldea), Energia XXI (Endesa taldea) y Comercializadora regulada (Naturgy taldea).

Tarifa mota hau haien bulego fisikoetan kontratatu daiteke (eskualdean Curenergiak Errenterian duen Bulegoa baino ez dugu, eta hortik kanpo, Gipuzkoan, Baserrek Donostian duen Bulegoa.

Telefonoz edo online are kontrata daiteke webguneetan. Online egitea gomendatzen da, prozesua errazagoa izan dadin eta kontratatu nahi den zerbitzua soilik kontratatzen dela ziurtatzeko.

Oarsoaldeko Energia Bulegoak eskualdeko persona eta empresa txiki eta ertainak tarifa mota hau ezagutu eta kontratatzera animatu nahi ditu, eskualdeko pertsonen eta empresa-ehunaren poltsikoan aurrezpen handia ekar baitezake.


GUREKIN HARREMANETAN JARRI:

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Erreferentziazko merkaturatzaileekin edo Oarsoaldeko Energia Bulegoarekin  https://oarsoenergia.eus/es/home webgunean, energia@oarsoaldea.eus helbide elektronikoan, 943 34 41 60  telefono zenbakira deituz edo Oarsoaldeak Errenterian duen bulegoan bertan (Olibet 6, Etxabea 20100 Errenteria) hitzordua eskatuz.