GIPUZKOAKO ARTISAU-SEKTOREA SUSTATZEKO DIRU-LAGUNTZA

Oarsoaldeko artisau-enpresek jaso ahal izango dute laguntza hau

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren bitartez, artisautza modu integral eta dinamikoan ulertu behar dela uste du, hau da, artisau-sorkuntza, -ekoizpena eta -banaketa bere gain hartu eta sustatu behar direla, bai ikuspegi tradizionalean, bai garaikidean. Bi ikuspegi horiek berezko pisu espezifikoa dute, eta potentzialtasun eta bideragarritasun handia gure gizartean.
 

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta sektoreak berak konpromisoa hartu dute ikusgarritasuna sustatzeko, profesionaltasun-, prestigio- eta kalitate-ingurune batean kokatzeko, bai eta bideragarritasun ekonomikoa eta soziala garatzeko ere.
 

Gipuzkoa, horregatik, estrategia bat garatzen ari da artisau-sektorearentzat, sektorean lankidetzara, antolaketara eta sustapenera bideratutako harreman-eredu berrietan oinarritutako etorkizun jasangarri sozial eta ekonomikoa lortzeko helburuarekin; artisau-jardueraren ikuspegi sozial, kultural eta ekonomikoa integratuz.
 

Horregatik, lurraldeko artisau-enpresei zuzendutako laguntza hau ematen dute, eta enpresa bakoitzak 5.500 euro arteko zuzkidura du.
 

Laguntza hau honako leku hauetan erabili ahal izango da:

* inbertsioak makinerian, tresnerian, altzarietan eta jarduerarekin zuzenean lotutako informazioa prozesatzeko ekipoetan.

  • Web-orriak sortzea eta eguneratzea.
  • Gizarte Segurantzako kotizazioaren ordainketari dagozkion kuotak.
  • Negozio-lokalaren errentamendua.
  • Kanpoko aholkularitza, lantegiaren kudeaketa hobetzen laguntzeko.
  • Azoketan parte hartzea. (Artisau elkarteak).
     

Deialdia argitaratzen den egunean, enpresa eskatzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  1. A) Artisau-jarduera ohikotasunez garatzea.
  2. B) Izaera iraunkorrez enplegatutako langileen kopurua 10 baino handiagoa ez izatea, ikasketa-prozesuan dauden pertsonak, ezkontidea eta zuzeneko lerroan, odolkidetasunean, adopzioan edo ezkontza-ahaidetasunean dauden senideak izan ezik.
  3. C) Gipuzkoako Artisautza Tradizional eta Herrikoiaren Erregistro Orokorrean inskribatuta egotea, Lehenengo Atalean.
  4. D) Dagokion jardueran Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotea.
  5. E) Helbide soziala eta zerga-egoitza Gipuzkoako lurraldean izan beharko dituzte. Era berean, ekoizpen-zentroa Gipuzkoako Lurralde Historikoan egongo da.


Epea: 2022ko maiatzaren 31 arte.
 

Informazio gehiago:

Oinarriak: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ekonomia/programa-y-ayudas/artesania


Edozein zalantza argitzeko, jarri harremanetan honako hauekin:

Sustapen EKONOMIKOKO Zerbitzua

Telefonoak:
Administrazio-kudeaketa: 943 11 22 18

Kudeaketa teknikoa: 943 11 22 87


Sustapena.ekintzailetasuna@gipuzkoa.eus