DOAKO PRESTAKUNTZA IKASTAROAK

Digitalizazioa, marketina, adimen artifiziala... Hurrengo saioak maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean. 

 

EUSKARAREN PAPARAZZIAK

Oarsoaldeko saltokietan ikusgai eta euskaraz dauden errotuluei, kartelei edo bestelako idatziei argazkiak atera eta maiatzaren 15etik 31ra bidali. 400 euroko diru-saria irabazi dezakezu!

HAZINNOVA 2023 IZEN-EMATEA ZABALIK

Berrikuntzak dakartzaten mikro-proiektuak dituzten ETEentzako doako aholkularitza. Eman izena!

Oarsoaldeko udalen Garapen Agentzia gara: Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia. Eskualdearen garapen jasangarria sustatzeko sortu zen 1993an, eta gaur egun tokiko erreferente gara langabetuei, ekintzaileei, enpresei, herritarrei eta bisitariei eskaintzen zaizkien zerbitzuetan.

Pertsonei laguntzen diegu

Arreta pertsonalizatzeko, Oarsoaldean herritarren beharretara egokitzen gara. Pertsonei eskaintzen dizkiegun zerbitzuak hauek dira: pertsonen enplegagarritasuna hobetzea, bereziki ahulenena, ekintzailetza, prestakuntza, diru-laguntza ekonomikoak, energia-bulegoa, kontsumoa eta turismo-bulegoak, eta etxebizitza birgaitzeko zerbitzuak. Euskararen normalizazioaren aldeko inertzietan eragiteko ere lan egiten dugu, besteak beste.

Enpresei laguntzen diegu

Eskualdeko enpresa-sarea mobilizatu eta dinamizatzen dugu, eta Oarsoaldea aukeren ingurune lehiakor gisa proiektatzen dugu. Balioa eman nahi diogu gure enpresa-sarearen dinamizazioari. Talentua indartzea. Enpresa sarearen zerbitzurako balioa duten azpiegitura, ekipamendu eta instalazioez hornitzea eskualdea, enpresa eta pertsona ekintzaileek elkarrekin erabil ditzaten. Eskualdean enpresak sortzeko hobi nagusiak sustatzen ditugu, baita sortzen ari direnak ere, joeren eta abian jartzen diren ekimenen arabera.

Azken proiektuak

Hona hemen zenbait proiektu adibide gisa, gehiago ikusi nahi baduzu, jarraitu irakurtzen!

Diru-laguntzak eta laguntzak

Hona hemen indarrean dauden laguntza eta diru-laguntzekin lotutako esteka eta erabilera batzuk. Baliagarri izango zaizulakoan, gogoratu zalantzarik baduzu, jarri harremanetan Oarsoaldearekin.

Ba al zenekien Oarsoaldean...

Pertsonen Arreta

1.778

Pertsona lagundu genituela lana bilatzeko prozesuan 2021ean?
Ekintzaileak

115

Ekintzaileei arreta eman geniela?
Turismoa

20.490

Informazio-eskaera eduki genituela turismo- bulegoetan? 
Etxebizitza Birgaitzea

96

Espediente kudeatu zirela etxebizitza birgaitzeko?  
Euskara

3.700

Familiatan eragin geniela euskara sustatzeko programen bidez? 
Kontsumoa

207

Kontsumo erreklamazio konpondu zirela? (%71,6).

Oarsoaldeko istorioak

Jarrai gaitzazu gure sareetan!