Enpresa etsipenaren aurrean, COACHING-a

Oarsoaldea organizó una sesión de Coaching para dinamizar a las empresas de la comarca

 

Útimamente escuchamos el término coaching en muchas conversaciones, noticias, aplicado a mucho ámbitos. Oarsoaldea, según nos explica su Presidente, Asier Mujika, a través de su departamento de Apoyo a Microempresas, y  consciente de la realidad por la que las empresas están atravesando, ha organizado en sus oficinas de Oiartzun una sesión dirigida a empresas y personas emprendedoras para hablar sobre coaching empresarial, entender bien este concepto y ver de qué modo podemos aplicarlo en nuestras empresas en el día a día.

 

coach

Baina, zer da enpresa coaching-a? 

Zailtasunak ekintzaileen eguneroko ogi bilakatzen dira eta arazoak identifikatu eta gainditzeko ahalmena izateko lagundu diezaguketen tresnak behar ditugu. Coaching-a tresna horietako bat da.

Korronte honentzako hizkuntza eta sentimenduen artean etengabeko erlazio bat dago. Bi pertsonen arteko elkarrizketa baten bitartez, bata (ekintzaileak edo coachee) hitz egiten duena eta bestea (coach edo entrenatzailea) galderak egiten dituena, coach-ak ekintzaileari bere errealitateaz jabetzen lagun diezaioke, eta komenigarriagoa izan litekeena erabakitzen lagunduko dio.

Enpresa coaching-ak, ondorioz, aldaketetara moldatzeko gaitasun hobeago bat edukitzeko, produkzioa suspertzeko, harremanak berritzeko eta gure harremanak tresna eraginkorrago bat izateko gure jarrera trebatzen du. Gainera taldean lan egitera, elkarlanera, eta pertsonok gure potentzialtasuna aurkitu eta funtzionatzen jar dezagun laguntzera aurrejartzen gaitu; laburki esanda, gure lanaren ahalmena eta kalitatea hobetzen du.

Luis Oiarzabalalek eta Virginia Alvarezek, saio honetan parte hartu zuten coach profesionalek, coaching-a ekintzaileen eguneroko jarduna hobetzeko oso aberasgarria izan daitekeela nabarmentzen dute. Tailer honetan proiektua ekintzailearekin lotzen, motibazioak ezagutzen, sineskerak, dohainak eta proiektua aurrera arrakastarekin eramateko landu behar diren eremu pertsonalekin lan egin zen.

 

Horretarako, galderak egitea beharrezkoa da, izan ere, norberaren ondorio eta motibazioetatik pertsonak aldatzeko bizigarriak senti ditzake, Zergatik? galdetzetik Zergatik ez? Galdetzera igaroz, modu honetara ekintzaile bakoitzaren onena azaleratuz.

“Bi aukera daude: biktimaren papera hartu eta ezer ez egin edo aldaketa garai bat dela ulertu eta gauza berriak ekiteari hasi. Nire ustez bigarren aukera hobeagoa da”, hau da, Virginia Alvarezen arabera, egungo krisi ekonomikoarena aurrean hartu behar dugun jarrera.

Bi profesional hauei enpresa coaching-a ezartzea noiz uste duten dela beharrezkoa galdetzean, Luis Oiarzabalek irmoki erantzuten du:

“Momentu hauek, inoiz baino gehiago, coach batekin eseri eta ditugun zalantza eta beldurrez hitz egitea; mahai baten gainean jarri, analizatu eta aukeratutako norabidean aurrera egiteko ekintza plan bat sortzea, aukera on bat izan daiteke”.

Beraz, zer nahi duen ez dakien ekintzailea bazara; zer nahi duen egin dakiena, baina nola lortu ez; zer egin nahi duen badakiena, nola lortu ere, baina ez duzuna ekiten; edo zer egin nahi duen dakiena, nola lortu ere eta ekiten ere hasi zara, baina esperotako emaitzak lortzen ari ez bazara, lehen eskutik enpresa coaching-a zer den ezagutzeko momentua da.

 


Oarsoaldea