Mintzagun sariaren banaketa Pasaiako Film Laburren Ikuska jaialdiaren barne, arlo guztietan euskararen erabilera sustatzea du helburu

La agencia de desarrollo Oarsoaldea y los ayuntamientos de Errenteria, Lezo, Oiartzun y Pasaia con el objetivo de aumentar las opciones y los espacios de uso del euskera para los ciudadanos y ciudadanas que lo estén aprendiendo, pusieron en marcha el año pasado el proyecto Mintzagun. Muchos no tienen personas euskaldunes a su alrededor y las actividades que se organizan entorno al euskaltegi se convierten en su único espacio de uso del euskera. 

Era berean, Trintxer Kulturala elkarteak antolatzen duen IKUSKA, Pasaiako Badiako Film Laburren Jaialdiak, euskarazko film laburren ekoizpena eta zabalkundea sustatzeko xedea ere badu bere helburuen artean. Ikus-entzunezkoen industrian euskara normalizatzen joateko urratsak egiteko modu bat da euskarazko film laburrak saritzea. Filmak saritzeaz gain, euskarazko ekoizpenei merkaturako edo gutxienik publiko zabalarenganainoko bidea erraztea ere bilatzen du IKUSKAk.

Hori dela eta, Ainhoa Zabalok, Oarsoaldea garapen agentziaren lehendakariak aipatu bezala, Trintxer Kulturalak sortutako “MINTZAGUN, Oarsoaldeko Euskarazko Film Laburren Saria”-ren bidez, IKUSKA Pasaiako Badiako Film Laburren Festibalarekin bat egitea interesgarria iruditu zitzaien.

Ekimen honetan, hasiera-hasieratik eskualdeko euskaltegietako ikasleen partaidetza nahi izan zuten eta hori dela eta, film laburrak ikusi eta sarituaren bozketan parte-hartzeko aukera izan zuten. Sari emate-ekitaldian, Begoña Lasak, Errenteria-Oreretako Udal euskaltegiko zuzendariak, eskualdeko euskaltegi guztien izenean aipatu bezala, 184 ikasle bildu ziren Errenteriako Niessen aretoan eta pelikulez gozatzeko aukera izateaz gain, euskaltegietan hauei buruzko solasaldiak izan zituzten.

Mintzagun, Oarsoaldeko Euskarazko Film Laburren Saria irabazi zuen filma ELKARTEA izan zen eta saria Kote Camacho zuzendariak jaso zuen. Migel Mari Torrea, Pasaiako Udaleko Euskara Zinegotzia, izan zen MINTZAGUN saria emateaz arduratu zena.

Baina Mintzagun saria haratago doa. Trintxer Kulturala elkarteak irabazleari eskualdeko sei euskaltegietan euskarazko ikus-entzunezkoen eta film irabazlearen inguruko solasaldi bana emateko aukera eskaini dio.

2014ko otsailean zehar egingo diren solasaldi bakoitzeko, Oarsoaldea garapen agentziak irabazleari 100 euro emango dizkio, modu honetan, 600 € irabazteko aukera izateaz gain, bere lana ezagutzera eman eta eskualdeko euskaltegitako ikasleei ikusentzunezko munduan euskararen errealitatea azaltzeko aukera izango du. 

Euskaltegietako ikasleen artean Mintzagun sariak oso harrera ona izan du aurten eta etorkizunean edizio berriak egiteko ateak irekiak utzi ditu.

20131124_ikuska-mintzagun-2


Oarsoaldea