EUSKARA ETA LAN-MUNDUA, BIAK BAT ABB Niessenek OLA planean parte-hartzen duten gainontzeko kideei beraien praktika onak erakutsi zizkien

 

 

En vísperas del día del euskera, el 2 de diciembre, se celebró el encuentro anual entre las empresas que están inmersas en el plan OLA en pro de la normalización del euskera.

Según nos explica Ainhoa Zabalo, presidenta de la Agencia de Desarrollo Oarsoaldea,  este encuentro, que viene celebrándose desde 2005,  ofrece la oportunidad a la empresa en la que se celebra el evento, de exponer sus buenas prácticas a favor del euskera al resto de las personas participantes.

Oraingo honetan, ekitaldia ABB Niessen enpresak Oiartzunen duen egoitzan egin zen. Bertan, ABB Niessengo euskara batzordeko kideek, sortu zenetik gaur arteko ibilbide luze bezain oparoa aurkeztu zieten bertaratutakoei. Egindako lanari esker, enpresako langile gehien-gehienek barneratua dute egun euskara eguneroko lanean erabiltzeko ardura.

Batzordeak lehenengo urratsak eman zituenetik, hiru hilero aldizkari bat argitaratu dute, hutsik egin gabe eta topaketan 51. alea aurkeztu zuten. Euskara batzordeko kideek esan dutenez, aldizkaria bakarrik ateratzen da, enpresako langileon %80ak idatzi izan dugu bertan, langileok egindako produktua da. Honekin batera, jarduera desberdinak ere egiten dituzte enpresan euskararen bueltan, orain adibidez, tailerreko pasiloa argazki ederrez josita ikus daiteke, argazki lehiaketa martxan dutelako. Ekimen hauekin guztiekin langileen arteko harremana hobea eta denak lotzen dituen lokarria euskara dela diote.

Lantegiko paisaia linguistikoa ere izugarri zaintzen du bakoitzak bere esparruan, euskararen presentzia ziurtatuz. Euskara, lanaren esparru guztietara zabaltzen ari dira; adibide gisa azpimarra daiteke, euskara eta domotika lotzeko egiten ari diren ahalegina, beraien hitzetan, aitzindari izango dira esparru honetan euskaraz ere zerbitzua emango duen produktua diseinatzen.

Orain gutxi, inkesta bat egin dute langile guztien artean, konpromisoak zein neurritan hartzeko prest dauden jakiteko, eta emaitzak baikorrak izan dira oso. Aurrera begira, urrats bat emateko asmoa dute, erronka berri bati heldu nahi diote, Bai Euskarari ziurtagiria lortuz. Euskara Batzordeko kideen esanetan, hurrengo belaunaldiari begira ari dira lanean, euskaraz lan egin ahal izateko beharrezko dituzten baliabide guztiak izan ditzaten.

Euskara Batzordeko kideez gain, enpresako Giza Baliabideen arduradunak eta gerenteak ere hartu zuten hitza. Hauen esanetan, euskarak enpresako langileen arteko kohesioa bultzatu du eta honek, merkatura ateratzen duten produktua hobetu duela nabarmendu zuten, euskara, inbertsio errentagarria izan dela enpresarentzat eta duen garrantzia eman behar zaiola.

Bertaratutakoek enpresan euskararen normalizazioaren alde egin den lana ezagutzeko parada izan zuten bisita baten bidez. Bisitaren ondotik solasaldi ireki batekin eman zitzaion amaiera topaketari, non bertaratuek ABB Niessenek egindako lana eta emaitzak oso positiboki baloratu zituzten.  

20131202_ola topaketa niessen_0521web


Oarsoaldea