CASA ARAMENDIAK 2015eko GIPUZKOAKO MERKATARITZA ENPRESARI SARIA jaso du, krisialdia bera aukera paregabean bilakatzeko izan duen gaitasunarengatik.

En el mismo acto, el comercio Bámbola de Errenteria recibe el premio "10 bitxiak"de Oarsoaldea.

El pasado viernes 27 de noviembre en la Cámara de Gipuzkoa tuvo lugar, el acto de entrega de la XXIII edición de  premios a la empresa comercial de Gipuzkoa. Estos premios constituyen ya una tradición y un acto de referencia para el comercio de Gipuzkoa.

 

Julen Mendozak, Errenteriako alkate eta Oarsoaldeako lehendakariak, adierazi duenez, aurten Errenteria eta Oarsoaldea izan dira bereziki edizio honen protagonistak, bi merkataritza izan baitira ekitaldiko saridun, CASA ARAMENDIA, 2015eko GIPUZKOAKO MERKATARITZA ENPRESA izendaturik eta, “10 bitxiak” sariaren izendapean, BAMBOLA merkataritza izan da saritua, Errenteriakoa hau ere, osasun ekipamendu eta ekipamendu pertsonalen sektorean nabarmendu dena, bai eskualdean, eta baita Gipuzkoan ere.

                   premio-aramendia 2015

Ekitaldian, Errenteriako alkate den Julen Mendozak, Gipuzkoako Diputatu Nagusi den Markel Olanok, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismoko Sailburuordea den Itziar Epalzak eta Gipuzkoako Ganberako Zuzendari den Pedro Esnaolak, hartu zuten parte. Sariek Eusko Jaurlaritzako Merkataritzarako Bulego Teknikoen lankidetza eta Kutxabank eta Euskaltelen babesa izan dute.

Casa Aramendia, 2015eko Gipuzkoako merkataritza enpresari saria

Casa Aramendiak 2015eko Gipuzkoako merkataritza enpresari saria jaso du, bere kudeaketa ereduagatik eta ingurugiroarekin duen konpromisoagatik, baita enpresan eginiko teknologien ezarpena eta beren establezimenduen irudiarengatik ere.

Casa Aramendia, hobetzeko grina duen enpresa bat da, lokal bat edukitzetik hamar lokal edukitzera pasa dena. 2000. urtean ireki zituzten beren ateak, Errenterian, eta Javier Aramendia izan zen negozio honen ekintzailea.

 

                                                                   premios aramendia 2015 -2-

 

Tradizioz gozogile izanik, 18 urterekin hasi zituen ikasketak Gozogintzako eta Opildegiko gaietan Madril, Bartzelona eta Frantzian. Sei urte geroago, Errenterian bere negozio propioa sortzea pentsatu zuen: Casa Aramendia. Denbora gutxian Errenteriako herritarrentzat erreferentzia puntu bilakatu zen. Hala ere, 2011. urtean krisialdiaren eragina jasan zuen Casa Aramendiak.

Zenbait urte latz igaro ostean, Javier Aramendiak negozio eredua aldatzea pentsatu zuen. 2013. urtean Rich katearen ixtearekin batera, negozio aukera bat ikusi eta bere negozioa dibertsifikatzea erabaki zuen, Gipuzkoako hiriburuan, Rich kateak utziriko 9 lokalak eskuratuz. Era honetan, hamarkada bat baino pixka bat denbora gehiagoan, Errenteriako 3 langile zituen negozio txiki hura 33 langileko gozotegi kate garrantzitsu batean bihurtu zen.

15 urte hauetan, Casa Aramendiak bere negozioari balio erantsia eman dio formakuntzatik eratorritako esperientzia berriak ezarriz eta bere langileei sektorearekin lotutako formakuntza eskainiz. Honez gain, Casa Aramendiak edozein pertsonak parte har dezakeen ikastaroak eskaintzen ditu, bezeroen parte hartze aktiboa bultzatzen du eta beren ordutegiak herritarren kontsumorako ohituretara moldatzen ditu.

Casa Aramendiak, bere sorreratik teknologien aldeko apustua egin du: webgunea du,  bezeroen iritziak biltzeko sare sozialak eta osotasunean bere establezimendu guztiak kudeatzen dituen sistema informatiko bat du.

Gaur egun, Casa Aramendiak, berrikuntzaren, ikerketen eta bere negozioaren zabalkuntzaren alde apustu egiten jarraitzen du, eta hauen adierazle dira Japonia, Venezuela eta Kroazian eginiko harremanak, beren produktua ezagutzera emateko. Hau guztia ez da harritzekoa, batez ere, Javier Aramendiak bere burua nola definitzen duen ikusirik: ekintzailea bere munduan, berritzailea bere gremioan eta gogotsua inguruko merkataritzan.

Errenteriako Bámbolari, Oarsoaldearen  "10 bitxiak" saria

Edizio honetan, aurreko bietan egin zen moduan, Gipuzkoako Ganberak Eusko Jaurlaritzako Merkataritzarako Bulego Teknikoekin batera lanean aritu dira, sariak Gipuzkoara hurbiltzeko asmoarekin. Hurbilagoak eta adierazgarriagoak diren sariak: Gipuzkoako sariak.

Helburu hau oso argi ikusten da “10 bitxiak” sarian, eskualdeko merkatariak baitira Oarsoaldean nabarmendu den enpresa aukeratu dutenak, beste eskualdeekin batera Gipuzkoan garrantzitsuenak diren merkataritzen mapa bat sortuz.

Aurten osasun ekipamendu eta ekipamendu pertsonalen sektorean eman da  saria. Era honetan Oarsoaldeako eskualdeak ANDREA ROMEO saritu du “BÁMBOLA Alta Bisutería y Complementos” merkataritzagatik.

 

                                10_bitxiak

 

Oarsoaldeatik sarituak izan diren pertsona eta merkataritzak zoriondu nahi ditugu. Gure merkataritzaren ahalegina eta lana inoiz baino garrantzitsuagoa da gaur egun, gure kaleei bizitasuna ematen baitiete eta bizi garen gizartearen motorra baitira. Gure gizarteak hauek bezalako pertsonak behar ditu, berrikuntza, aldaketa, aurrerapena, enplegua eta gizarte eta ekonomia aberastasuna sor dezaketenak beren ekimenekin.

ZORIONAK!

 


Oarsoaldea