Enpresa jarduera berriak martxan jartzeko LANBIDEren ekintzaileentzako laguntza

Oarsoaldeak, laguntza honen esparruan, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan eta erakunde laguntzaile gisa, ekintzaileei laguntza eta/edo tutoretza ematen die enpresa jarduera berriak martxan jartzeko prozesuetan.

• HELBURUA: Sustatzaileek enpresa- edo negozio-proiektu bat dedikazio esklusiboko erregimenean abian jartzeko beharrezkoak diren jarduerak garatzeko laguntza ematea.

• NORI ZUZENDUA: Langabezian dauden eta LANBIDEn izena emanda dauden EAEko ekintzaileei

• KOPURUA (eurotan): 1.500€ + %15 30 urte azpitik eta 18 urte gainetik + %15 emakumeak

• ESKAERA EPEA: 2023ko azaroak 10 arte. 

 

HELBURUA Laguntza hauen helburua da sustatzaileek enpresa- edo negozio-proiektu bat abian jartzeko beharrezkoak diren jarduerak garatzen laguntzea, 3 hilabeteko tutoretzaren bidez.

BALDINTZAK

• EAEn erroldatuta egotea eta bertan bizitzea.

• Langabezian egotea eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea.

• Aurreko urtean JEZn eta Langile Autonomoen Araubide Berezian alta emanda ez egotea.

• Aurreko deialdietan martxan jartzeko laguntzarik jaso ez izana.

• 3 hilabetez enpresa martxan jartzeko tutorizazioan aritzea.

• Tutoretza amaitu eta hurrengo hiru hilabeteetan JEZn eta Gizarte Segurantzan alta ematea.

• Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

• Helburu bererako beste laguntzarik ez jasotzea.

• Bideragarritasun-plan bat izatea, tutoretzak irauten duen bitartean baliozkotuko dena.

JUSTIFIKAZIOA ETA ORDAINKETA

Justifikatzeko epea tutoretza amaitu eta 3 hilabetetakoa izango da. Justifikazio-memoria aurkeztea ezinbesteko baldintza izango da laguntza lortzeko. Ordainketa, behin Lanbidek onarpen ebazpena bidali eta gero burutuko da.  

NOLA ESKATU

Laguntza eskatzeko eskabidea aurkeztu beharko da eskatutako dokumentazio guztiarekin batera, Oarsoaldeako Errenteriako bulegoetan, Torrekua eraikineko 2. solairuan, Habian! Hazitegia, 9:00etatik 14:00etara. Eskaera egiteko dokumentazioa osorik aurkeztu beharko da. Puntuazio bera duten eskaerak badaude, sarrera-data hartuko da aintzat.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

• Eskaeraren eranskina.

• Eskaera baloratzeko eranskina.

• NAN fotokopia.

• Errolda ziurtagiria.

• Lan-bizitza.

• RGI titularra edo onuraduna denaren ziurtagiria (hala badagokio).

• LANBIDEn inskribatuta izatearen dokumentua (Inskripzio Aldien Ziurtagiria).

• Gizarte Segurantzaren ordainketa-ziurtagiri korrontea.

• Ogasuneko ordainketa-ziurtagiri arrunta.

• Ogasunaren ziurtagiri historikoa (JEZ historikoa).

• Bideragarritasun Plana.

• Enpresa-kudeaketa ikastaroaren ziurtagiria (hala badagokio).

LAGUNTZARI LOTUTAKO DOKUMENTAZIOA

INFO+

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Oarsoaldea Garapen Agentziaren Ekonomi eta Lurralde Garapenerako Estrategia sailarekin:


Oarsoaldea