EKINTZAILEI LAGUNTZEKO LANBIDEREN DIRU-LAGUNTZA

 

OBJETIVO

    • Ayudas para nuevas ideas de negocio
    •  

    Ayudas para la puesta en marcha de proyectos empresariales

     

    ZENBATEKOA

    1.  Enpresa-ideiak garatzeko diru-laguntzak: 1.000 euro ( + %15 emakumeak, + %15 30 urtetik beherakoak)
    2. Enpresa-proiektuak martxan jartzeko diru-laguntzak: : 1.500 euro ( + %15 emakumeak, + %15 30 urtetik beherakoak)

    BETEBEHARRAK

    1. Enpresa-ideiak garatzeko diru-laguntzak

     

    • Langabetua izan behar da eta Lanbiden izena emanda egon. Langabetu gisa kontuan hartuko da denboraldi mugatuko kontratu bat badu eta lanaldia ez bada %30ekoa baino handiagoa.
    • Errolda eta bizilekua EAEn izatea
    • Aurreko urtean ez du JEZn altarik izan eta autonomoetan ere ez.
    • Eskaera egin ahal izateko, aurretik, Oarsoaldea Garapen Agentziaren enpresa sortzeko tutorizazio-prozesu batean aritu behar izan du
    • Lanbidek aurreko urteetan kudeatu dituen ekintzaileei laguntzeko programen onuradun ez izatea
    • Enpresa-ideia garatzeko, gutxienez 2 hilabeteko tutorizazio prozesu batean parte hartu behar da, esklusiboki horretara dedikatuz (ezin izango du lanaldiaren %30a baino handiagoa izan edo lanaldi osoz 18 egunetan baino gehiagotan lan egin).

     

             2. Enpresa-proiektuak martxan jartzeko diru-laguntzak

     

    • Langabetua izan behar da eta Lanbiden izena emanda egon.  Langabetu gisa kontuan hartuko da denboraldi mugatuko kontratu bat badu eta lanaldia ez bada %30ekoa baino handiagoa (prozesua hasten den momentuan eta JEZn alta egiten duen momentuan, bietan).
    • Errolda eta bizilekua EAEan izatea
    • Aurreko urtean ez du IAEn altarik izan eta autonomoetan ere ez.
    • Eskaera egiten denerako enpresa-ideiaren bideragarritasun plana egina izatea
    • Eskaera egin ahal izateko, aurretik, Oarsoaldea Garapen Agentziari bere enpresa-ideia aurkeztu behar izan dio edo tutorizazio prozesu batean egon beharko du.
    • Enpresa jardueraren helbide soziala eta fiskala EAEn izango du eta lan-zentroa, ere bai
    • Lanbidek enpresa proiektuak martxan jartzeko aurreko urteetan kudeatu dituen ekintzaileei laguntzeko programen onuradun ez izatea
    • Enpresa-proiektua martxan jartzera bideratutako gutxienez 3 hilabeteko tutorizazio prozesua egin eta gero, hurrengo 3 hilabeteetan JEZn alta emateko konpromisoa izango du eskatzaileak. Prozesu osoan dedikazio esklusiboa eskatuko zaio (ezin izango du lanaldiaren %30a baino handiagoa izan edo lanaldi osoz 27 egunetan baino gehiagotan lan egin)

     

    BALORAZIO IRIZPIDEAK

    IRIZPIDEA

    PUNTUAKETA GEHIENEZ

    Kultura eta sormen ekonomiarekin erlazionatutako proiektuak (Konpondu, birgaitu eta berrerabiltzea, energia eta eraginkortasun energetikoa, diseinua eta artisautza, teknologia berriak, kultura)

    30

    Langabezian emandako epea, puntu 1 egiaztatutako bi hilabete bakoitzagatik

     

    5

    RGI jasotzaile gisa titularra edo onuraduna

    5

    Eskaera egiten duenak 30 urte baino gutxiago badu

     

    15

    Eskaera egiten duenak 45 urte baino gehiago badu

    10

    Eskaera egiten duena emakumea bada

     

    20

    Egiaztatutako enpresa kudeaketa formakuntza

     

    5

    Ideien kasuan ekintzailea eskualdean bizi bada eta proiektua martxan jartzeko kasuan, proiektua eskualdean kokatzen badu

     

    10

    GUZTIRA

    100

     

     

    AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

    1. Enpresa-ideiak garatzeko diru-laguntzak

     

    • Eskaera (III eranskina)
    • NAN fotokopia
    • Errolda ziurtagiria
    • Bizitza Laborala eguneratua
    • RGI titularra edo onuraduna
    • Lanbiden inskribituta izatearen dokumentua (INSKRIPZIO ALDIEN ZIURTAGIRIA)
    • Aurreko urtean JEZn alta egoeran egon ez izana egiaztatzen duen agiria (JEZ: historikoa)
    • Eskaera baloratzeko eranskina
    • Kudeaketa ikastaroaren ziurtagiria, hala badagokio
     
     

          2. Enpresa-proiektuak martxan jartzeko diru-laguntzak

     

    • Eskaera (III eranskina)
    • NAN fotokopia
    • Errolda ziurtagiria
    • Bizitza Laborala
    • RGI titularra edo onuraduna
    • Lanbiden inskribituta izatearen dokumentua (INSKRIPZIO ALDIEN ZIURTAGIRIA)
    • Aurreko urtean JEZn alta egoeran egon ez izana egiaztatzen duen agiria (JEZ: historikoa)
    • Bideragarritasun plana
    • Eskaera baloratzeko eranskina
    • Kudeaketa ikastaroaren ziurtagiria, hala badagokio

     

     

     

     

    EPEAK

    Laguntza eskatzeko eskabidea aurkeztu beharko da eskatutako dokumentazio guztiarekin batera, MARTXOAREN 11 baino lehen Oarsoaldeako Errenteriako bulegoetan, Torrekua eraikineko 2. solairuan, Habian! Hazitegia, 9:00etatik 14:00etara.

    Eskaera egiteko dokumentazioa osorik aurkeztu beharko da.

    Puntuazio bera duten eskaerak badaude, sarrera-data hartuko da aintzat.

    DOKUMENTUAK:

    -          Eskaera http://www.lanbide.euskadi.eus/contenidos/ayuda_subvencion/benefit_201810112514858/procedures/proc_201810112554607/eu_def/adjuntos/III%20ERANSKINA.pdf

    -          Eskaera baloratzeko eranskina 

    info+:

    Enpresa ideia garatzeko:

    http://www.lanbide.euskadi.eus/diru-laguntza/-/diru_laguntza/2018/apei-2018/1/

    Proiektuak martxan jartzeko:

    http://www.lanbide.euskadi.eus/diru-laguntza/-/diru_laguntza/2018/apea_2018/

     

    lanbideko laguntzak


    Oarsoaldea