Udalen, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekintza bateratuari esker, 2,5 milioi eurotik gorako inbertsioa egin da Oarsoaldea eskualdeko enplegu programetan

 

2019. urtea, enpleguari dagokionez, urte oparoa izaten ari da Oarsoaldea eskualdean. 2018. urteari amaiera eman genion %10,1eko langabezia tasarekin eta 2019. urtean zehar behera egin du, une honetan %9,5a inguru delarik. Horiek horrela, 2012.urtetik hona, %6,5a jaitsi da.

 

Hala ere, oraindik badugu bidea egiteko eta zer hobetua, enpleguaren kalitateari dagokionez (lanaldi partzialeko kontratuak, denbora baterako lanak, emakume eta gizonen arteko aurkera-berdintasuna,…) eta denbora luzeko langabezia eta kronifikazio egoerei dagokionez. Oarsoaldean langabeen %45 luzaroan langabezian egon diren pertsonak dira.

Egoera honi aurre egiteko, eskualdeko lau udalak –Errenteria, Lezo, Oiartzun, Pasaia-, Oarsoaldea Garapen Agentziaren bidez eta modu bateratuan Lanbiderekin –Euskal Enplegu Zerbitzua- eta Eusko Jaurlaritzarekin nahiz Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, enplegu programa eta baliabide ugari jarri ditu abian 2019.urtean, Oarsoaldea eskualdeko langabetuen lan-munduratzea lortu eta beraien bizitza kalitatea hobetzeko xedez.

badia berri 13prentsa

Gaur Lezoko Badia Berri intserzio enpresan egindako agerraldia enplegu programen inguruan. Ezker eskubi: Miguel Angel Sanchez, Lezoko udaleko zinegotzia; Aizpea Otaegi, Oarsoaldea Garapen Agentziaren kontseilaria eta Errenteriako alkatea; Ainhoa Aizpuru. Gipuzkoako Foru Aldundiako diputatua. Proiektu estrategikoak; Beatriz Artolazabal. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren hitzaldia.

 

SAREAK SORTZEN

Harreman eredu berri bat sortzen ari da, guk gobernantza eredua deitzen duguna, non eragile desberdinek parte hartzen duten intserzio sozio-laboralerako prozesuetan eta bertan lurraldeak eta bereziki eskualdeak protagonismo berezia du. Era berean, erakunde publiko-pribatuen arteko lankidetza oinarrizko elementua da eredu berri honetan. Aipatutakoak islada dauka Eusko Jaurlaritzaren “Lanbide Extendido” kontzeptuan eta baita Gipuzkoako Foru Aldundiak eta garapen agentziek sustaturiko gobernantza eredu berrian ere. Azkeneko hau intserzio sozio-laboralerako eskualdeko sareetan oinarritzen da eta udalen arteko adostasunean eskualdeko garapen agentziaren bidez. Eredu honek lortu nahi duen helburu nagusia, zerbitzuaren efizientzia eta baliabide publikoen optimizazioa da. Hortaz, Eusko Jaurlaritza (Lanbideren bidez), Gipuzkoako Foru Aldundia, Oarsoaldea eskualdeko udalak -gizarte zerbitzuak eta Oarsoaldea Garapen Agentziaren bidez- eta hainbat entitate eta elkarteek osatzen dute sare eder hau- Lanbide Heziketako prestakuntza zentroak, Helduen Hezkuntza iraunkorreko ikastetxeak, Oinarrizko Lanbide Heziketako zentroak, Gurutze Gorria, Emaus Fundazioa, Sarea Fundazioa, Gureak bezalako enplegu zentro bereziak, Arraztalo, Katea Legaia, Ijitoen Idazkaritza Fundazioa,… denera 20 bat entitate eta elkarte.

 

enplegu-aukerak-sortzen-201

 

HAINBAT BEHAR, HAINBAT ENPLEGU BALIABIDE

Langabeekin egiten den esku-hartze eredua kolektiboen behar espezifikoetan oinarritutako tresnen diseinuan oinarritzen da, eta, horretarako, kontuan hartu behar dira pertsonen eta inguruko enpresen beharrizanak. Langabeen eta, batez ere, kolektibo ahulenen egoera hobetzeko, 2019an enplegu-baliabide asko jarri dira martxan, eta hori izan da azken hamarkadako urterik emankorrena:

 

Langabeentzako enplegu-zerbitzua, oro har: orientazioa eta enplegu-zentroa

2019an, agentzia kudeatzen duen Orientazio Zerbitzuak eta Enplegu Zentroak guztira 1988 langaberi eman die arreta, eta haiekin laneratzeko ibilbideak landu dira, enplegua hobetzeko.

 

Baztertze egoeran dauden pertsonentzat baliabideak

 

  • EREITEN. Bazterkeria egoeran dauden 12 pertsonei bideratutako baliabide okupazionala. Errendimendu Baxuko Tailerra, nekazaritza eta sukaldaritzako aktibitateak eskaintzen dituena. Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako udalek diruz lagundua.

 

ereiten muntaia

 

 
  • BADIA BERRI INTSERZIO ENPRESA, lan-merkatutik urrun dauden langabeei ateak irekiz, 3 urtera arteko laneratze-prozesuak lantzea ahalbidetzen duen enplegu-aukera eta gizarte-laguntza emanez.

Badia Berri, ahalegin publikoak batzen dituen proiektua da. Zailtasunak dituzten taldeentzat (nagusiki, guraso bakarreko emakumeentzat) jarduteko tresna eraginkor eta estrategiko bilakatzea du helburu. Gizarte Zerbitzuekin batera egindako elkarlanaren fruitu, eskualde ikuspegiarekin egindako lan integralaren ondorio.

Baztertze egoeran dauden edo baztertzeko arriskua duten pertsonek jarduera ekonomiko baten bidez lan-inguruan ikas dezaten ahalbidetzen du.

2005etik hona 130 pertsona baino gehiagoren intserzio prozesuak landu dira, %66k hurrengo hilabeteetan lana lortu duelarik.

 

badia-berri-10prentsa

badia berri 7prentsa

badia-berri-12prentsa

2005ean Oarsotek intserzio-enpresa 12 langilerekin abian jarri zen egun Badia Berri denari lekukoa hartu dio eta 30 lanpostu ditu.

Badia Berri intserzio-enpresa Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako Udalek sustatu dute, Oarsoaldea Garapen Agentziaren bitartez eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua-ren, Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Informazio + hemen

 

  • KOKATU PROGRAMA. Udaleko gizarte zerbitzuen eskutik kudeatzen du Oarsoaldea Garapen Agentziak, gizarte bazterketa egoeran edo pairatzeko arriskuan dauden pertsonen kontratazioa egiteko. Enpresek egingo dituzten kontratazioen pertsona onuradunak gizarte zerbitzuak, Oarsoaldea Garapen Agentziarekin batera, hautatuak izaten dira. Horrez gain, garapen agentziak enpresei diru-laguntzak bideratu eta kontratazio horien jarraipenerako hitzarmenak sinatzen ditu. Lezoko udalak diruz lagundutako programa da eta 2019-2020 bitartean programa honetan 11 pertsona parte hartzen ari dira.
 
  • LAN-UP OARSOALDEA II izeneko Enplegu programa. Bazterkeria arriskuan dauden pertsonak lanpostuan prestakuntza baten bidez lan-merkatuan txertatzeko programa. 2019-2020 aldian 30 pertsona ari dira programa horretan parte hartzen, eta horietatik %75 baino gehiago laneratzea aurreikusten da.
 
  • EGITASMO SINGULARRAK: Proiektu berezi hauek Lanbidek 2017. urtearen amaieran abian jarri zuen lan-ildo berriaren barruan sartzen dira. Lan-ildo berri horri esker, zailtasunak dituzten langabeekin laneratzeko prozesuak modu integralean landu daitezke, zeharkako prestakuntza, prestakuntza espezifikoa, prozesuan zehar laguntzea eta parte-hartzaile bakoitzarentzat enplegu-aukerak bilatzen dituen enpresa-prospekzioa uztartuz.

 

2019.urtean zehar 6 egitasmo singular egon dira, Lanbideren – Euskal Enplegu Zerbitzuak- laguntzari esker eta denera 90 pertsona ari dira lanean; 30 urte azpiko kualifikazio baxuko gazteei zuzendurik soldadurako prestakuntza eskaintzen duen M-BURDIN egitasmo singularra daukagu. 45 urte baino gehiagokoei zuzendurik PIZGARRI+45 egitasmoa izango genuke, arrain manipulazioaren inguruko prestakuntza eskaintzen duena.

DSBE (diru-sarrerak bermatzeko errenta- RGI, renta de garantía de ingresos) jasotzen dutenei zuzendurik aldiz, LANEKIN+ egitasmoa daukagu partaide bakoitzaren egoera eta interesetara egokitutako enpresa praktikaldia eskaintzen duena. Menpeko pertsonen zaintzan dabiltzan edo aritu nahi duten pertsonei zuzendurik ZILARBIDE egitasmoa, Menpeko Pertsonen Atentzio Soziosanitarioko ziurtagiri profesionala lortzeko aukera ematen duena.

Azkenik, gazte kualifikatuen lan-txertaketa lantzeko aldiz, HAZILAN programaren 2 egitasmo abian jarri ziren; 3 urte daramazki martxan proiektuak eta, 176 pertsona dira jada hazilan deialdi guztietan parte hartu dutenak eta %75etik gora lana lortu dute. Eusko Jaurlaritzak onarturiko egitasmoa da, Europako Gizarte Funtsak %50ean diruz laguntzen duena eta Garapenen bidez kudeatua.

 

 

 

enplegu programak oo

 

 

 

Lanbideren ENPLEGU PLANEN bidez hainbat kontratazio

 

LANBIDEn urtero indarrean dauden enplegu-planak garatzea ahalbidetzen duten deialdiei dagokienez, nabarmentzekoa da 2019an 3 deialdi desberdin izan ditugula, eta horrek aukera eman digu langabetu askoren kontratazioa sustatzeko. Alde batetik, Lanbideren enplegu-planen urteko ohiko deialdia izan dugu; bestetik, 30 urtetik beherako gazteak kontratatzeko Lanbideren deialdia, eta azkenik, "Txoke Plana" izenekoa; plan hori Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzaren esku utzi zuen, zigortuenak egon zitezkeen Euskadiko eremu jakin batzuen beharrei premiaz erantzuteko modu gisa. Deialdi horien arabera (3), guztira 133 kontratazio egin dira, 86 kontratazio sektore publikoan eta 47 kontratazio sektore pribatuan.

Deialdi hauetan kontratatzen diren pertsonak kolektibo hauetara bideratuak daude; %30a DLBEa (RGI) jasotzen dutenak izan behar dira, %15a 55 urte baino gehiago dauzkatenak eta gainontzekoak, Lanbidek zehazten dituen lehentasunezko kolektiboetakoak (30 urte azpikoak, denbora luzeko langabeak…).

Prestakuntza ekintzak, etorriko denerako prest

Enpleguko baliabideen artean, PRESTAKUNTZA EKINTZEK ere berebiziko garrantzia daukate, langabezia egoeran dauden pertsona gehienek prestakuntza beharra izaten baitute; zentzu honetan, azpimarratu nahiko genuke 2019an “Tresneria industrialaren mantentze eta muntatze mekanikoa” izeneko Ziurtagiri Profesionala eskaintzen duen bi ekintza formatibo jarri ditugula martxan. Lanbide eta Europako Gizarte Funtsak diruz lagundutako ikastaroak dira. Denera 30 pertsonek parte hartu dute, lan-intserzio indizea %70 inguruan dago.

 

Lan-merkatuarekin harreman estua eta lan-bitartekaritza zerbitzua

Arestian aipatu bezala, enpleguko programek arrakasta izan dezaten, ezinbestekoa da lan-merkatuaren beharrak ezagutzea; honetarako enpresengandik gertu egotea ezinbestekoa da, enpresetan zein perfil eta prestakuntza behar dauden ezagutzeko. Era berean, enpresek hartatzen ditugun pertsona langabeen ibilbideetan kolaboratu dezakete (enpresa bixitak, lan-elkarrizketa simulazioak, praktikak etabar) eta beren kontratazio beharrak Oarsoaldea lan-bitartekaritza zerbitzuaren bidez kudeatu ditzaten. Honela, azken 12 hilabeteetan, 430 lan eskaintza kudeatu ditugu 701 lanposturentzat, lan-merkatuan mugimendua dagoenaren seinale, dudarik gabe.

Inbertsio ekonomiko garrantzitsua

Arestian aipatutako zerbitzu eta programa guztiak ezingo lirateke gauzatu Administrazio Publikoen ezinbesteko ekarpen ekonomikorik gabe. Guztira, enplegu baliabide hauek guztiak abian jartzeko 2019an gutxi gora-beherako aurrekontua 2.544.694,75€koa da, horietatik, 1.825.562,68€ (%71,73) Eusko Jaurlaritzaren ekarpena izan da, Lanbideren bidez, 535.702,07€ (%21,05) eskualdeko udalek eta 183.430€ (%7,2) Gipuzkoako Foru Aldundiak.  

Lan bila bazabiltza, etorri gurera

Amaitzeko, langabezian dauden herritarrei mezu bat helarazi die Aizpea Otaegik, Oarsoaldea Garapen Agentziaren kontseilaria eta Errenteriako alkatea; “lan bila dabiltzan pertsonek lan bilaketa hori modu proaktiboan egitea ezinbestekoa da eta horretarako beraien egoera pertsonalera hobekien egokitzen diren enplegu baliabideak erabiltzea. Hori dela eta, Oarsoaldea Garapen Agentziatik eskaintzen diren baliabideak ezagutzera animatzen zaituztegu!.

 

Jar zaitez gurekin harremanetan

Oarsoaldea Garapen Agentziaren enplegu bulegoak

943.510.200

Olibet 6, 20100 Errenteria

olibet@oarsoaldea.eus

 


Oarsoaldea