Koronabirusak sortutako krisi ekonomikoari aurre egiteko Oarsoaldeak laguntza eskainiko die eskualdeko pertsona, enpresa eta ekintzaileei, COVID19 laguntzen berri emanez eta hauen eskaera eginez

Para ello ha habilitado una ventanilla única para solicitar ayudas o consultar cualquier duda.

 

 

banner-covid19-eusktxiki

 

 

Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentziako kideok konfiantza dugu pertsonengan eta haien sendotasunean, eta ziur gaude, gizarte osoarekin lankidetzan, egoera honi aurre egitea lortuko dugula.

Zentzu horretan, Oarsoaldeatik ere gure gaitasun guztiekin lagundu nahi dizuegu, informazioa, hartu beharreko neurri ekonomikoei buruzko orientazio aktiboa eta horiek eskatzeko laguntza eskainiz.

Era berean, Garapen Agentziako presidenteak, Jexux Leonetek, adierazi duen bezala, zuen egungo problematika zein den azaltzeko aukera eskaini nahi dizuegu, zuen errealitatea erakunde publikoetara helarazten laguntzeko, modu konprometituan.

Kontsultak egiteko, laguntzak eskatzeko eta/edo zuen galderak edo egoerak azaltzeko, leihatila bakarra egokitu dugu: covid19laguntzak@oarsoaldea.eus ; gure ustez, oso lagungarria izan daiteke.

Haren bidez, zuen mezuei erantzungo diegu eta harremanetan jarriko gara, kasu bakoitzean irtenbide egokiena ematen laguntzeko.

Orain, inoiz baino gehiago, elkartu eta elkarlanean aritu behar dugu krisi honi elkarrekin aurre egiteko.

Gora bihotza!

Denon artean lortuko dugu.

#nietxeangeratukonaiz

 

 

 

 


Oarsoaldea