Maskarilla solidarioak Oarsoaldean

En Lezo se está creando un grupo de personas voluntarias para crear mascarillas y repartirlas gratuitamente a las personas que más lo necesiten: ‘Maskarilla Solidarioak Oarsoaldea’.

 

 

Gure alboan dauden mediku, erizain eta sektore honetan lan egiten duten guztientzat baita behar dituzten beste sektoreengana ere iritsi nahi dute.

 

Taldearen sortzaileek egin beharreko maskarei buruzko hainbat zehaztapen eman dituzte. Maskara kirurgikoak dira egin beharrekoak. Osasun arloko profesionalek eskatutakoaren arabera, mota jakin bateko maskarak egitea lehenetsi dute. %100ean kotoizkoak izan beharko dute eta iragazki gisa funtzionatuko duen oihal plastifikatu bat eduki beharko dute, izerdia pasatzen uzteko gai izango dena. Plastikozko oihalik ez duten jostunek, irekidura bat utzi beharko dute, maskararen erabiltzaileak filtroa jar dezan. Bestelako irizpideen jakitun ere badira talde honetako kideak eta gogor ari dira lanean.

Irabazi asmorik gabeko ekimen honen sortzaileek, arlo desberdinetan behar dute laguntza, baina gehien kosta zaien prozesua logistika dela diote.

Oarsoaldea Garapen Agentzia ahal duen neurrian bere laguntza eskaintzen ari da. Zuk ere zure laguntza eskaini nahiko bazenu, beraiekin harremanetan jarri besterik ez duzu egin behar:

maskarillak@gmail.com

Informazio guztia sortu duten web-orrian daukazue eskuragarri: https://n9.cl/nuvc

 

 

 

maskarilla oarsoaldea eusk

 


Oarsoaldea