#NikOarsoaldean .OARSOALDEA ETA SEKTOREKO ELKARTEEK OSTALARIEI, MERKATARIEI ETA ZERBITZUEI LAGUNTZEKO LEHEN ERRONKA JARRI DUTE ABIAN

 

 

 

La agencia de desarrollo, de la mano de las asociaciones de comerciantes y hosteleros de Oarsoaldea y dentro de los encuentros y acciones que vienen desarrollando en apoyo al sector, quieren movilizar las redes sociales, único escaparate abierto ahora, para ir creando sentimiento de comunidad en la comarca.

 

Horregatik, eta guztion artean eta guztion laguntzarekin eta lankidetzarekin, merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektorea eta eskualdeko ekonomia indartuta atera ahal izango direla sinetsita, prestatu diren erronketako lehena abiarazi dute.

 

Atzo, osteguna, Oarsoaldeko merkatari, ostalari eta zerbitzuentzako coaching saioa izenburupean sektoreari laguntzeko antolatzen ari diren webinarretako batean, erronka bat jarri zitzaien parte hartu zuten guztiei, eta parte hartu ezin izan zuten sektoreko pertsona guztiei orain zabaldu nahi zaie ekintza hau.

 

Erronka:

 

Merkatariek, zerbitzu-enpresek eta ostalariek bideo bat grabatu behar dute beren burua aurkeztuz, beren establezimendu edo zerbitzuak eskaintzen duen balio-fokuaz hitz eginez eta itzultzeko gogoa duen eskualdeko beste establezimendu bat edo batzuk aipatuz, bertara itzultzeko gogoaren zergatia adieraziz. Ondoren, #NikErrenterian #NikOiartzunen #NikLezon edo #NikPasaian traola aipatuko du, udalerriaren arabera, eta, amaitzeko, #NikOarsoaldean esango du.

 

Bideoek 15 segundoko iraupena izan behar dute gehienez, eta horizontalean, aurrez aurre, paraleloan eta gailua mugitu gabe grabatu behar dira.

 

Bideoak sare sozialetan partekatzean, garrantzitsua da udalerri bakoitzeko elkarteak eta Oarsoaldea etiketatzea, baita, aipatu dituzten gainerako establezimenduak ere.

 

Era berean, parte-hartzaile guztiek aipatzen dituzten hashtagekin bideo bat grabatu ahal izateko, agentziak prestatutako covid19laguntzak@oarsoaldea.eus helbide elektronikora bidali beharko dira bideoak, bai eta udalerri bakoitzeko erreferentziazko elkarteetara ere:

 

Era berean, eskualdeko pertsona guztiak animatu nahi ditugu beren sareetan aipatutako hashtag-ekin bideo bat ikusten duten bakoitzean hau partekatzera, guztion artean komunitate bat sortzen joateko eta tokiko kontsumoak auzoetako eta udalerrietako bizitzan eta, jakina, gure ekonomian duen garrantzia balioesteko.

 

Jexux Leonetek, Oarsoaldeko presidenteak, eskualdeko pertsona guztiak animatu nahi ditu kanpaina honetan parte har dezaten, bai sektoreko pertsonak, bideo horiek eginez eta #NikOarsoaldean eta #NikErrenterian #NikOiartzunen #NikLezon edo #NikPasaian hashtag-ekin aipatuz eta etiketatuz, udalerriaren arabera, eta bai eskualdeko pertsonak ere, egindako bideoak modu aktiboan partekatuz. Horrela, Leonetek dioenez, eskualdeko bizitzan ikusgarritasuna eta presentzia izatea lortzeaz gain, agerian uzten da sare sozialetan egoteak sektorearentzat duen garrantzia; izan ere, sare sozial horiek erakusleiho gisa funtzionatzen dute gure establezimenduentzat, ia pertsiana guztiak jaitsita dauden une honetan.

 

Info +:

www.oarsoaldea.eus

covid19laguntzak@oarsoaldea.eus

943 494 129

erronka1.hastaloswefs


Oarsoaldea