Tokiko merkataritzan euskararen erabilera sustatzeko kanpaina abiatu du Eusko Jaurlaritzak

Betikoa. Gertukoa. Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz” es una campaña dirigida a los consumidores capaces de hacer la primera palabra en euskera con el objetivo de impulsar el uso del euskera en el sector comercial.

 

Betikoa. Gertukoa. Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz eremu sozioekonomikoan euskara sustatzeko planaren helburuei erantzunez, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak merkataritzan euskara sustatzeko 2020ko neguan abiatu duen kanpaina da.

 

Jaurlaritzak kanpaina hau abiapuntu gisa ulertzen du eta etorkizunean bide horretatik jarraitzeko estrategia bateraturako oinarriak finkatzea da helburua. Zenbait udalekin elkarlanean gauzatu da: Donostiako Udala, Oarsoaldeko Euskara Batzordea, Bilboko Udala eta Gasteizko Udala.

Merkataritzaren eta ostalaritzaren testuinguruan euskararen erabilera konfiantzarekin lotzen du kanpainak. Tokiko merkataritzak berezko duen gertutasunak, betikotasunak eta gutasunak konfiantzazko harremana sortzen du. Era berean, harreman horrek kalitatearekin lotura dauka, bai produktuarena eta baita harremanarena ere.

 

Kanpainaren ezaugarri nagusiak

Kanpainaren lelo orokorra salerosketan izaten den harremanarekin lotu da. Izan ere, “Jarri betikoa” da denda edo taberna batean konfiantza handiena ematen duen esaldia. Hala, euskara egunerokotasunean erabiltzeko hizkuntza gisa eta konfiantza sortzeko bide gisa aurkezten du kanpainak eta bereziki lehen hitza euskaraz egiteko gai diren kontsumitzaileei zuzenduta dago

Mezu horri spot baten forma eman zaio eta hori da kanpainaren ardatza.

Spot-ak hormarik gabeko herri bat irudikatzen du, tokiko merkataritzaren gertutasunaren isla, eta herria bera fikziozkoa da, edozein herri irudika daitekeelako. Era berean, edozein herritan izaten den errealitate kateatua erakusten du spotak; non okindegiko eroslea, botikako saltzailea izan daitekeen; botikako eroslea, bere negozioa duen autonomoa eta, era berean, hori bera tabernako bezeroa. Hala, gutako bakoitzak euskararekiko paper desberdinak betetzen ditugula irudikatzen du kanpainak; une batean erosle eta hurrengoan saltzaile eta errealitate hori euskaraz bizitzera animatzea da kanpaina honen helburu nagusia, konfiantzaren eta gertutasunaren osagaiak kontuan izanda, horretarako daukagun aukera aprobetxatzera bultzatuz.

Spotaren zabalkundea osatzeko, kanpaina digitala abiatuko da. “Zer da betikoa zuretzat?” galdera hainbat kontsumitzaile eta establezimenduko saltzaileri egin zaie, spot-ean islatzen den fikzioa errealitatera ekartzeko. Bizipenak jasoko dituzten argazki horiek spot-arekin batera www.merkataritzaneuskaraz.eus webgunean jasoko dira.

Abenduaren 15ean emango zaio kanpainari hasiera prentsaurreko batekin eta urtarrilaren 22ra arte iraungo du.

 

 

 

 

Aurrera begirako lan-lerroa

Eremu sozioekonomikoan euskara sustatzeko planaren (2020-2023) helburuei erantzunez, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak merkataritzan euskara sustatzeko ekimen hau abiarazi nahi izan du, baina bere helburua lan-lerro horri jarraipena ematea da.

Era berean, Eusko Jaurlaritzak aitortza egin nahi die hainbat urtetan eremu horretan ekintzak egiten diharduten udal, euskara zerbitzu eta eragile desberdinei eta horiekin elkarlanean aurrera egin nahi du ahaleginak batuz. Hala, hasierako kanpaina honetan bidelagun izango dira Donostiako Udala, Bilboko Udala eta Gasteizko Udala. Haiekin batera parte hartuko dute Oarsoaldeko Lezok, Oiartzunek eta Pasaiak. Aurrerantzean ekimenari udal gehiago batzea da Jaurlaritzaren helburua.

·         Webgune orokorra: www.merkataritzaneuskaraz.eus

 

 

 

betikoa-gertukoa-iii

 


Oarsoaldea