ESKOLA KIROLA ERALDATZEN

Formación/Encuentro de la asoaciación para la promoción de pueblos educadores, Oinherri

19 de Febrero, Sala AitaMari de Zumaia (9:30-13:00)

Inscripción en www.herrihezkuntza.eus

lotura zehatza hemen

 

Asko hitz egin da azken aldian eskola kirolaz. Haurren osasunean kirolak duen garrantzia eta Covid garaian ere eskola kirola martxan egotearen garrantzia azpimarratuz. Baina zer nolako eskola kirola?

Covid-aren ondorioz egitera behartuak izan garen geldialdi honek, aukera ederra eskaini digu gauzak hausnartzeko eta berramesteko. Baita, baldintzak ematen direnean, zer nolako eskola kirola martxan jartzea nahiko genukeen ere. Oinherritik sustatzen ari garen herri hezitzaileen sareko herri askok darabilte azken urteetan galdera hau esku artean. Eta aurtengo ikasturte xelebre hau aprobetxatu nahi genuke, eskola kirola eraldatzeko klabe batzuk elkarrekin adosteko.

Horretarako, otsailaren 19an topaketa batzuk antolatu ditugu Zumaian. Bertan, eskola kirola balioen hezkuntzarako tresna izateko kontutan hartu beharreko klabe batzuk definitzen saiatuko gara; maila teoriko zein praktikoan. Topaketen lehen zatian, eskola kirolaren inguruko marko teoriko bat landuko dugu; benetan haurren hezkuntza integrala bermatzeko tresna izateko kontutan izan beharreko gakoak zehaztuz.  Bigarren zatian berriz, eskola kirola eraldatzeko prozesuan kontuan izan beharreko klabe batzuk azpimarratuko ditugu, herri hezitzaileen sareko lau herritako eskola kirolaren eraldaketa prozesuak ezagutzeko aukera izango dugularik. Honetarako, Oñati, Usurbil, Hernani eta Oarsoaldean eraldaketa prozesu hauetan parte hartu duten kideen esperientziak bilduko ditugularik mahai inguru batean.

EGITARAUA

 

09:30-Ongi etorria

10:00- Eskola kirolaren txapel teorikoa- Andu Martinez de Rituerto 

10:40- Gipuzkoako Foru Aldundian azken urteetan hartutako norabidea

11:20- Atsedena 

11:45- Herrien esperientzia elkarbanatzeko mahaingurua. (Oñati, Usurbil, Oarsoaldea eta Hernani)

13:00- Itxiera

 

 

eskola kirola eraldatzen web

 

 

 


Oarsoaldea