Berrikuntzarako prestakuntza eskaintza enpresentzat Innobasqueren eskutik

Se ofrecerán conocimientos, conceptos y herramientas relacionados con la gestión de la I+D, la internacionalización de la innovación y los ámbitos RIS3.

 

 

Sentsibilizazio jardunaldiak eta prestakuntza-eskaintza “2030-RIS3 Euskadi ZTBPren sozializazioa” ekimenaren zati dira. Europarekin lerrokatutako plan bat da, trantsizio hirukoitzari aurre egiten diona: trantsizio teknologikoa eta digitala; trantsizio energetikoa eta ekologikoa; eta, trantsizio soziala eta sanitarioa. Halaber, honako hiru zutabe hauetan oinarritzen da: bikaintasun zientifikoa, lidergo teknologiko-industriala eta berrikuntza irekia. Eta ardatz nagusi bat du: talentua.

 

 

Jardunaldi horiek Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak koordinatzen ditu, Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren aginduz berrikuntza plan berriaren barruan.

Parte hartzeko oinarriak

Agente hauek jasoko dute prestakuntza: berrikuntzako tarteko eragileek, beren eragin eremuko enpresek eta Innobasqueren bazkideek.

  • Webinar formatuan egingo da, eta edukiak gehienez ere 1h eta erdiko modulutan banatuko dira.
  • Ikastaroak 2021eko ekainetik abendura egingo dira.
  • Interesa duen erakundeko pertsona bakoitzak deialdian bidalitako inprimakia bete beharko du ekainaren 7a baino lehen.
  • Ikastaroak doan dira, beraz, parte hartzeak ez du inolako kosturik.

Prestakuntza programak

  • Berrikuntza eta I+G eta berrikuntza sustatzeko kontzeptuak eta tresnak
  • Berrikuntza merkatuan
  • Berrikuntza negozio ereduetan
  • Lankidetzako berrikuntzarako esparru kontzeptualak, metodologiak eta tresnak
  • Zaintza, inteligentzia eta prospektiba.
  • Industria Adimenduna
  • Energia garbiagoak
  • Osasun pertsonalizatua
  • Ekoberrikuntza
  • Elikadura osasungarria
  • Euskadi sortzailea
  • Hiri Habitata
  • Teknologia/proiektu baten finantza balorazioa, I+G+b emaitzak saltzeko
  • Proiektu/OTE baten metrikak eta oinarrizko finantza azterketa
  • I+G arlotik merkatura: lehen salmentak, negozio ereduaren baliozkotzea eta scale-up
  • Berrikuntzako erosketa publikoa
  • I+G+b arloko EIT fiskalak
  • I+G+b-ren Nazioartekotzea
  • Kateko finantzaketa
Prestakuntza jasotzeko interesa duten enpresek, beraien eskaerak egin behar dituzte ekainaren 7a baino lehen, beranduenez arratsaldeko 18.00etan.
 
 

innobasque berrikuntzarako programa eusk


Oarsoaldea