LEGAMIA

programa de residencias de creación y mediación de artes vivas.

Herritarrak kulturaren erdigunean kokatzea da helburu nagusia, arte biziei (antzerkia, dantza, zirkua) loturiko proiektu artistikoen sorkuntza eta ikerketa prozesuak babestuz, erraztuz eta lagunduz. Horretarako, egonaldi eta mediazio programa bat burutuko du Errenteriako udalak, sorkuntzak Errenteriako eragile eta herritarrekin partekatuz.

legamia-euskweb

 

Parte-hartzeko baldintza orokorrak

·         Euskal Herriko zein kanpoko pertsona fisiko edo juridiko pribatu orok parte hartu lezake.

Deialdiaren baldintzak

  • Egonaldia gutxienez astebetekoa eta gehienez 8 astekoa izango da.
  • Data proposamena konpainiak egingo du 2021/09/01etik 2022/05/31ra
  • Herriko eragileekin lana partekatzeko motibazioa
  • Memoria baten aurkezpena egonaldian izandako sorkuntza prozesua dokumentatuz

Baliabide ekonomikoak

Aurkeztutako proiektu bakoitzak gehienez 4.000€-ko beka jasoko du.

Proiektua hautatua izateko irizpideak

  • Proiektuaren kalitatea, berrikuntza
  • Bilaketarako gogoa eta zalantzak eta hausnarketak pizteko gaitasun maila
  • Mediaziorako potentziala
  • Proiektuaren bideragarritasuna
  • CV eta portfolio edo dossier artistikoa
  • Euskarazko proposamenak positiboki baloratuko dira

Izen-ematea

Urtean 2 deialdi eta epea GAOn argitaratu eta 20 egun izango dira, hau da, 2021eko irailaren 7tik urriaren 5a arte. Emaitza Udalaren webgunean argitaratuko da

 

Aurrez aurre: ZU! Zure Udala - Arreta

Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan).

Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala

943 449 600

Postaz: proposamena hurrengo helbidera bidaliz:

“ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria.”

Internet bidez: errenteria.eus

 

Edozein zalantza edo argibide behar izanez gero

Errenteriako Udala. Kultura Saila.

kulturakreaktiboa@errenteria.eus

943 449 634

kultura.errenteria.eus


Oarsoaldea