TPA ZUK EGIN DEZAKEZU! egitasmoak 2013 urteari hasiera emango dio Angel Lafuente eta Andoni Agirregomezkortaren eskutik

 

Dentro de la 1ª edición TPA ¡TU PUEDES HACERLO! que se está celebrando en OARSOALDEA desde septiembre del pasado año 2012, los próximos días 25 y 26 de enero se celebra la conferencia y el taller de Angel Lafuente, especialista en comunicación oral y asesor privado de innumerables personalidades del ámbito político, universitario y empresarial.

 

Ostiral honetan Angelek “Nola hitz egin beti eraginkortasunez. Jendaurrean, pribatuan, irratian eta TVn” izeneko hitzaldi bat eskainiko du eta bertan esandakoak praktikan jarri nahi dutenentzat larunbatean tailer bat eskainiko du. Angel Lafuente gobernuentzat, unibertsitateentzat, erakundeentzat eta enpresentzat ahozko komunikazioan irakasle da. Al Goren taldeak, Estatu Batuetako presidenteordearen taldeak alegia, Angel hautatu zuen aldaketa klimatikoaren zabalkundearekin konpromezua zuten 250 espainiar VIPei prestakuntza emateko.

 

tpa hitzaldi

 

Urtarrilaren 25an, ostirala, arratsaldeko 18etan Errenteriako Kulturgunean 300 pertsona baino gehiago elkartuko dira Angel Lafuenteren eskutik ezagutzeko ze garrantzitsua den autoestimua lantzea eszenatoki batera igo eta historio bat kontatu ahal izateko. Andoni Agirregomezkorta ere bertan izango da, publizitate iragarkietako, serietako, TV programetako eta pelikuletako aktore ezaguna. Andonik bere historia pertsonala kontatuko du, errealitate bihurtu zen bere ametsa: nola iritsi aktore izatera “ustezko kasualitate” baten ondorioz. Bertaratzen diren guztiei amestera eta irribarre egitera bultzatuko dituen esperientzia.

Urtarrilaren 26an aldiz, larunbata, Angel Lafuentek 7 orduko tailerra emango du (9:00etatik 18:00etara), jendaurrean eraginkortasunez hitz egin ahal izateko bere potentzialtasun guztia praktikan jarri nahi duten pertsona guztientzat zabalik. Tailer honetan jendaurrera atera eta zintzotasuna eta konfidantza transmititzeko gakoak emango dizkigu.

Hitzaldirako sarrera doakoa da eta tailerraren kostua aldiz 36€koa. Edukiera mugatua da bai hitzaldirako eta baita tailerretarako ere eta sarrera gutxi gelditzen dira. Erreserba egitea beharrezkoa da honako helbide honetan: www.tupuedeshacerlo.eu

Hitzaldi eta tailer hau TPA TU PUEDES HACERLO & ZUK EGIN DEZAKEZU programaren barnekoa da eta egitasmo honen helburua, pertsonengan pentsamendu positiboa eragitea da, beraien ekimen pertsonaletan ekin dezaten. Pertsona guztientzat irekia da eta bertan coaching eta garapen pertsonalean adituak eta jakitunak diren pertsonak parte-hartzen dute.

Ekimena, Eusko Jaurlaritzaren Euskadi Emprendek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza Sailak eta eskualdeko enpresa-ehunak lagundurik, ospe handiko bi coach eta hezitzaile profesionalek gidatzen dute, Luis Oiarzabalek eta Iker Fernandezek, eta coaching eta lidergotza pertsonalean espezializatuak diren maila goreneko taldekideen laguntza dute: Sergio Fernandez, Borja Vilaseca, Luis Gaviria, Angel Lafuente eta Raimon Samso.

Informazio gehiago: Iker Fernandez     _ Tel. 607119660  info@tupuedeshacerlo.eu


Oarsoaldea