IRUZURREZKO GAS AZTERKETAK ANTZEMAN DIRA OARSOALDEAN

La Oficina de Información al Consumidor de Oarsoaldea advierte a los vecinos de la comarca que en diferentes pueblos de Gipuzkoa se ha detectado la presencia de una empresa que podría estar llevando acabo revisiones de gas fraudulentas.

Etxez etxe joaten dira gas azterketa egin behar dutela esanez, eta goma eta erreguladorea aldatu ondoren 100 euro inguru kobratzen dituzte. Ez dute, ordea, benetako gas azterketa egiten eta bezeroari ez diote azterketa ziurtagiria ematen. 

Egoera horren aurrean, ondorengo ohartarazpen hauek egin nahi ditu Oarsoaldeko Kontsumitzaileen Informaziorako Bulegoak:

  • Bezeroak instalazioa 4 urtero aztertzeko legezko betebeharra du, ontziratutako gasa (butano eta propanoa) zein kanalizatutako gasa izan (gas naturala).
  • Banaketa-enpresa (Naturgas, gas naturalaren kasuan; Repsol, butano eta propanoa denean) derrigorrezko aldizkako inspekzioa egitearen arduraduna da, eta  aurrez jakinarazten du idatziz. Butanoaren kasuan, duela urte batzuk arte, bezeroa zen enpresa baimenduari deitu behar ziona azterketa egiteko. Orain, ordea, Repsolek noiz egin behar duen jakinarazten du, baita azterketa zein enpresek egingo duen ere. 
  • Gas instalakuntzaren azterketa egitera datorren teknikaririk ez da agertzen aurrez jakinarazi gabe. Beraz, ez zaio inori sartzen utzi behar aldez aurretik Repsol edo Naturgasen eskutitzik jaso ez bada.    
  • Instalatzaileak lana bukatzen duenean, azterketa ziurtagiria eta faktura eskatu behar diogu. Ziurtagiririk ez jasotzea, azterketa ez egitea bezalakoa da. Legalki ez du ezertarako balio.
  • Butano gasaren instalakuntzaren gomak iraungitzen dira. Iraungitze-data goman inprimatua egoten da eta erraz irakur daiteke. Erregulatzaileak ez dira iraungitzen.
  • Goma eta erregulatzaile aldaketa ez du zertan baimendutako enpresa instalatzaileak egin behar, erabiltzaileak bertan egin dezake.

Ainhoa Zabalok, Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentziako lehendakariak, Oarsoaldeako biztanleei neurri hauek kontuan hartzeko eskatu die eta edozein zalantza izanez gero, Olibet 6 (Errenteria) kalean kokatuta dagoen Oarsoaldeako Kontsumitzaileen Informaziorako Bulegoarekin harremanetan jartzeko gomendatzen du, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara, 943 510 111 telefono-zenbaki edo omic-oarsoaldea@kontsumo.net helbide elektronikoaren bitartez. 


Oarsoaldea