OARSOALDEA TURISMOK WEB ATARI BERRIA AURKEZTU DU www.oarsoaldeaturismoa.eus ikusgarriago, erabilgarriago eta zerbitzu gehiagorekin dator

 

Según nos informa Ainhoa Zabalo, presidenta de la Agencia de Desarrollo  , ya está disponible la nueva versión de la web turística de la comarca que el Departamento de Turismo de la Agencia de Desarrollo   ha puesto en marcha: www.oarsoaldeaturismoa.eus

 

Oarsoaldeko turismoaren web atariaren egitura berria merkatuan dauden nabigatzaile eta gailu nagusiekin bateragarria izan dadin pentsatuta dago. Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako baliabide turistiko guztiak lau hizkuntzatan kontsultatu daitezke: euskaraz, gazteleraz, frantsesez eta ingelesez.  

Gaur egungo erabiltzaileen beharretara eta bilaketetara egokitutako informazioa erraztasunez eskaintzeko helburuarekin, itxura intuitiboa eman zaio web orri berri honi, lau atal nagusietan banatuz: Oarsoaldea Ezagutu: gure herrietako xehetasunak azaltzen dira bertankultura, ondarea, gastronomia edo natura. Honetaz gain, denboraren araberako edota gaikako planak ere proposatzen dira. Bizi Oarsoaldea atalean aisialdirako jarduerak aurkezten dira, Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak hautatutako Top Esperientziak esaterako, Bisita Gidatuak, Turismo Aktiboan diharduten enpresak edo agenda kulturala. Informazio Praktikoan datu erabilgarriak biltzen dira, nola iritsi, turismo bulegoak, ostatuak, jatetxeak, berriak eta ekitaldiak, liburuxka turistikoen deskarga, eta azkenik, Multimedia Galeria, eskualdeko bideo eta irudi sorta zabala eskainiz.

Eskualdeko sektore turistikoa osatzen duten enpresen garrantzia azpimarratu nahi izan da bertsio berri honetan eta horretarako Kalitate Turistikoarekin Konpromisoa ziurtagiria eskuratu duten edo Euskadi Gastronomika Produktu Klubaren kide diren enpresak nabarmentzen dituzten atal espezifikoak sortu dira.

www.oarsoaldeaturismoa.eus web gunea eskualdeko eskaintza turistikoa sendotuko duen tresna osagarri modura garatu da eta aldi berean bisitariarekin interakzioa bermatzeko pentsatu da. Izan ere, argazkiak eta bideoak zintzilikatu edota bakoitzaren esperientziak publikatu ahal izango dira.  Era berean, aipatzekoa da sare sozialetan duen presentzia: Facebook, Twitter, Youtube eta Layar sareetan, besteak beste.

 

web


Oarsoaldea