IRRIZALE IZENDATU GAITUZTE!

Otsailaren 20an Irrizale izendapena eman zieten eskualdeko lau udalei eta garapen agentziari Orona-Ideo eraikin berritzailean eginiko ekitaldi batean. Katxiporretak, Elkarrek eta Berria Taldeak sortutako Irrien Lagunak Klubak Irria aldizkariaren zabalkundea sustatzeagatik eman die izendapen hau aipatu erakundeei.

Eskualdeko lau udalak Oarsoaldeko Euskara Batzordearen bitartez 2012az geroztik ari dira Irria aldizkariaren zabalkundea sustatzen. Balio hezitzaileak euskaratik eta euskaraz lantzeko eta zabaltzeko duen garrantzia da sustatzeko arrazoia.

Hala, eskualdeko ikastetxeetako Haur Hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailetako eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako geletan harpidetza bana egiten hasi ziren 2012an, urtero berrituz. Horrekin batera, urtebeteko harpidetza egin zieten 2013an, hala eskatu zuten jaioberrien familiei.

Bi sustapen ekimen horien ondorioz, gure eskualdean, 150 gelak hartzen dute hilero Irria gelan eta beste 151 familiak hartzen dute etxean

irrizaleak14


Oarsoaldea