AIAKO HARRIA PARKE NATURALeko eta KBE-ko UDAKO IBILBIDE GIDATUAK HASIKO DIRA. Errenteriako Eremua

Este fin de semana, 13-14 de junio, comezará el Servicio Oficial de Guías de Montaña en el área de Listorreta-Barrengoloia de Errenteria, situada dentro del PN (Parque Natural) y ZEC (Zona de Especial Conservación) de Aiako Harria.

Bertako Kultur Ondare eta bioaniztasun-maila altua aditu baten eskutik ezagutzeko aukera paregabea da dudarik gabe. Izan ere, gune honek Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE) izendapena du, Natura 2000 Sarearen barruan babestua.

Honela, ibilbideen eskaintza “Aizpitarte leize-zuloetako aztarna paleolitikoak” izeneko bisita gidatuarekin hasiko da aurten. Datorren larunbatean, ekainak 13, goizeko 10:00etan eskainiko da euskaraz eta igandean, ekainak 14, ordu berdinean gazteleraz. Errenteriako Listorreta-Barrengoloiako Parke Naturaleko Informazio-Bulegotik hasiko da bisita.

Jose Manuel Ferradasek adierazi duenez, bisita honetara bertaratzen direnek, denboran zehar bidaia interesgarria egingo dute, gure arbasoak duela 30.000 urte nola bizi ziren ezagutzeko aukera izango dutelarik. Ibilbidean zehar, Euskal Herrian aurkitu diren Goi Paleolitikoko lehen aztarnategian barneratuko dira. Bertan leizeetako hartza eta errinozeronteen fosilak topatu dira, baita harrizko aizkorak eta lantzak bezalako lanabesak ere. Ordu eta erdiko iraupena izango du bisita honek.

Asteburu honetarako antolatu den ibilbideaz gain, udan eskainiko diren bisita gidatuen eskaintza beste 3 ibilbideez osatua dago, paraje desberdinak bisitatu ahal izateko. Denera lau ibilbide gidatu desberdin egingo dira, larunbatetan euskaraz eta igandeetan gazteleraz. Guztiak goizeko 10:00etan hasten dira, baina egutegi eta abiapuntu desberdinekin (Listorreta-Barrengoloiako Parke Naturaleko Bulegoa edo San Marko Gotorlekua), egin nahi den bisita motaren arabera.

  1. Aizpitarteko leize-zuloetako aztarna paleolitikoak. Ekainak 13, uztailak 11, abuztuak 8 eta irailak 5 euskaraz. Ekainak 14, uztailak 12, abuztuak 9 eta irailak 6 gazteleraz. Abiapuntua: Listorreta-Barrengoloiako Parke Naturaleko Bulegoa. Iraupena: 1:30 ordu.
  2. Añarbeko Baso-Erreserba. Ekainak 20, uztailak 18, abuztuak 15 eta irailak 12 euskaraz. Ekainak 21, uztailak 19, abuztuak 16 eta irailak 13 gazteleraz. Abiapuntua: Listorreta-Barrengoloiako Parke Naturaleko Bulegoa. Iraupena: 3 ordu.
  3. Lau Haizeta Parkea eta San Marko Gotorlekua. Ekainak 27, uztailak 25, abuztuak 22 eta irailak 19 euskaraz. Ekainak 28, uztailak 26, abuztuak 22 eta irailak 20 gazteleraz. Abiapuntua: San Marko Gotorlekua. Iraupena: 2 ordu.
  4. Anfibioak bizi diren Malbazarko hezegunea. Uztailak 4, uztailak 31, abuztuak 1, abuztuak 29 eta irailak 26 euskaraz. Uztailak 5, abuztuak 2, abuztuak 30 eta irailak 27 gazteleraz. Abiapuntua: Listorreta-Barrengoloiako Parke Naturaleko Bulegoa. Iraupena: 2 ordu.

Ibilbide gidatu hauen prezioa 2€-koa da pertsonako. 7 eta 16 urte artekoentzat, aldiz, 1€-koa eta 7 urtetik berakoentzat doan eskainiko dira.

 

Beharrezkoa da Errenteriako Turismo Bulegoan aurretik erreserbatzea hauetako edozein ibilbide gidatu egiteko, bai 943 494 521 telefonoan edo baita turismoa@oarsoaldea.eus posta elektronikoan ere. Turismo bulegoaren ordutegia: asteartetik larunbatera 10:00-14:00 / 16:00-18:00 eta igandetan 10:00-14:00. Uztaila eta abuztuan berriz astelehenetik igandera 9:00-14:00 / 16:00-19:00.

bisita gidatua txiki


Oarsoaldea