Errenteriako udalak EZETZ ASMATU lehiaketa martxan jarri du

 

El concurso es una buena excusa para conocer la historia de Errenteria y, de recibir, de una manera lúdica, información interesante sobre la villa.

Errenteriako Udalak berriro ere abiatu du EZETZ ASMATU lehiaketa. Garazi Lopez de Etxezarretak Hizkuntza departamentuko zinegotzi arduradunak adierazi duenez, duela urte batzuk egiten zen lehiaketa hau berriro indarrean jarri nahi da.

Lehiatzeko Errenteriako Udalaren web orrian sartu behar duzu, http://herribizia.errenteria.eus/2015/10/05/ezetz-asmatu-lehiaketa-martxan-da/eta,  "Herri Ezagutzen"dioen banner-a aurkitzen duzunean bertan sakatu eta hortxe aurkituko duzu Errenteriako informazio askoren artean "Ezetz Asmatu" dioen txokoa. Horko galderak erantzun eta zure datuak utzi eta zozketa batean hartuko duzu parte. Errenkoalde merkatari elkarteak jarri duen 50 euroko bale baten zozketan.

Lehiaketa hau indarrean egongo da urriaren 1etik 30era, beraz, animatu Errenteria apur bat gehiago ezagutzera. Gainera ikusiko duzue web orriak joku askoz ere zabalagoa ematen duela eta zer ikasi asko dagoela herri honi buruz.

head2


Oarsoaldea