ASTROLABIUM TEATROAREN EH, PETREL! JULIO VILLARREKIN SOLASEAN ANTZEZLANA AURKEZTU DUTE ALBAOLAK ETA DONOSTIA 2016-k

El año de la capital europea de la cultura arrancará el 3 de enero con el estreno del espectáculo ¡Eh, Petrel! Conversando con Julio Villar. Un espectáculo teatral de la compañía de nueva creación Astrolabium Teatroa, nacida de la mano de Mikel Sarriegi, y que viene enmarcado dentro del programa ITSASGILEAK, una iniciativa de Albaola y Donostia 2016 enfocada a la difusión del patrimonio cultural marítimo vasco.

 

Julio Villarren “¡Eh, petrel! cuaderno de un navegante solitario” liburuaren antzerkirako egokitzapena da antzezlan hau. Julio Villar puntako alpinista zen eta mendian istripu larri bat jasan eta gero, belaontzi txiki bat hartu eta munduari bira eman zion lau urte eta erdiz.

eh petrel cartel copia

Liburu honetan oinarrituta egoteaz gain, gaur egungo Julio erakusten digu antzezlanak. Protagonista elkarrizketan arituko da lagun batekin eta musikari batekin, eta, solasaldi horretatik, Julio abentura hartan abiatzera bultzatu zuten arrazoiak azaleratuko dira. Elkarrizketak aurrera egin ahala, ezagutuko dugu Julio mendizalea, nabigatzailea eta abenturazalea, eta, batez ere, Julio poeta eta ameslaria.

Mikel Sarriegik, Hondarribiko aktore eta zuzendariak, egin ditu antzezlanaren egokitzapen eta zuzendaritza lanak eta bera izango da Julioren pertsonaiari bizitza emango dion aktorea ere. Jatorrizko musika Iñaki Dieguez musikari irundarrak egin du. Dieguez, nazioarteko musika arloko soinu-jotzaile ezaguna da eta “Cirque du Soleil”-eko bi espektakulotan parte hartu du, horietako batean sortzaile lanak eginaz. Azkenik, Alvaro Garayalde aktore donostiarrak egingo du Julioren lagunaren papera.

Antzezlanak gaur egungo gizarteaz pentsatzera eta mundu honetan egoteko beste modu batekin amestera eramango du ikuslea. Itsas historiaz josita dagoen inguru batean izango da antzezpena: Albaola Itsas Kultur Faktoriako Itsas Antzokian, hain zuzen. Leku honetan haritz egurra 1563an Pasaian eraikitako San Juan baleontziaren erreplikaren parte izateko bere txandaren zain dago. Museo bihurtu den ontziola honen ibilbidean txertatuta dago lantoki hau; bertan Albaolako arotzek jendaurrean San Juanaren piezak lantzen dituzte egunero. 2016ko urtarrilaren 3an arratsaldeko 18:00etan antzoki batean bihurtuko da gune erabilanitz hau “Eh, petrel! Julio Villarrekin solasean” antzezlana dela eta.

Sarrera doan da, eta abenduaren 21etik aurrera Albaolan (Ondartxo Pasealekua 1, San Pedro link) eta Donostia 2016ren egoitzan (Easo 43) egongo dira eskuragarri. Herritar bakoitzak gehienez, bi sarrera hartu ahal izango ditu.

  • ANTZEZLANA: Eh, petrel! Julio Villarrekin solasean
  • HIZKUNTZA: Gaztelania
  • NON: Albaola Itsas Kultur Faktoria  (Pasai San Pedro)  link
  • NOIZ: 2016-ko urtarrilaren 3an.
  • ORDUA: 18:00etan
  • KONTAKTUA:

T. 943 392 426

albaola@albaola.com

www.albaola.com

 

 


Oarsoaldea