2016ko mugazgaindiko enpresarien ekimen saria aurkezteko epea luzatu da

Premio eKop de la Eurociudad Vasca

Baiona – Donostia Eurohiria garatzeko mugazgaindiko agentziak, Bihartean mugazgaindiko Industria eta Merkataritza Ganberarekin elkarlanean,  abian ezartzen du “eKop 2016” proiektuaren deialdia luzatzea erabaki du, mugazgaindiko elkarlan mailan eragile ekonomiko dinamikoenak sariztatzeko.

Mugazgaindiko enpresari ekimen sariaren laugarren edizioa abian ezarri du  Baiona-Donostia Euskal Eurohiria Garatzeko Mugazgaindiko Agentziak, Bihartean, Baiona - Ipar Euskal Herriko Merkataritza eta Industria Ganberarekin elkarlanean.

Interesatuak diren hautagaiek araudia eta hautagaitza dozierra deskargatu ditzakete lotura honetan:

Erreglamendua

Kandidaturako dokumentua

Hautagaitzak aurkezteko epemuga 2016ko ekainaren 30a da. 

3.000 euroko sari bat emanen zaio irabazleari. Bigarren eta hirugarren tokian sailkatuak izanen diren proiektuak sariztatuak ere izaten ahalko dira, bakoitza 1.000 euroko mugan.

Sari emateak 2016ko urrian izango dira Irunen (Ficoba).


Oarsoaldea