EUSKARAZ ETA OIHALEZKO POLTSAREKIN, DOTOREAGO

Eskualdeko udaletako euskara zerbitzuek, Oarsoaldeko Euskara Batzordearen laguntzaz, urtean zehar Euskaraz dotoreago! ekimena gauzatzen ari dira lau herrietako arropa denda eta mertzerietan.

 

arropadenda_poltsak_02

Ekimen honen hurrengo ekintza oihalezko poltsa dotore batzuen banaketa izango da. Ekimenean parte hartzen ari diren arropa denda eta mertzeriak euren bezeroei oihalezko poltsak banatzen ari dira egunotan, euskararekiko eta establezimendu horiekiko izaten ari dren jarrera saritu nahian.Errenterian 48 establezimendu ari dira ekimenean parte hartzen; Lezon, dauden hirurak; Oiartzunen 18 establezimendu eta Pasaian 20. Kanpainaren irudia daraman kartela jarrita dute guztiek.

Lerro hauen bidez, antolatzaileek arropa denda eta mertzerietako bezeroak establezimendu horietan euskaraz eskatzera eta euskaraz hitz egitera animatu nahi dituzte. Euskara arropa dendetako ohiko hizkuntza izan dadin. Azken batean, Euskaraz dotoreago baikara denok ere. Begiratu bestela poltsa daramanari.


Oarsoaldea