Gabonetako planak etxetik gertu

Se acercan días navideños, días ideales para disfrutar con los y las amigas y la familia, y ¡¡qué mejor manera haciéndolo cerca de casa!! Te damos algunas ideas de planes que puedes hacer en Errenteria, Lezo, Oiartzun y Pasaia en estas Navidades:

gabonak 2016 gabonetan planak kartela

Pasaian

Albaola Itsas Kultur Faktoriak, Pasai San Pedron kokaturik, museo hau ezagutzera etortzeko gonbitea egiten du, Gabonetan “happy hour” Albaolan! ekimenaren bidez. Honela, egun hauetan Sarrerak Faktorian prezio murriztua izango du: abenduaren 27an, 28an eta 29an eta urtarrilaren 3, 4 eta 5ean (abenduaren 24, 25ean eta 31an eta urtarrilaren 1ean itxita). “Happy hour” ordutegia 15:00etatik 18:00etara izango da, eta “happy hour” tarifak honako hauek izango dira: haurrak 0-6 urte: 0€, sarrera orokorra 5€ eta sarrera murriztua: 3,5€.

Bestetik,  Mater itsasontzi-museoak, Pasai San Pedron ere kokaturik, bi jarduera berezi antolatu ditu abenduaren 17rako: Marinel eguna, goiz osoan Mater-itsasontzian nabigatu eta benetako marinelen moduan sentituko zara, arrantza-ontzi tradizional batek eskaintzen dizun moduan disfrutatuz, bazkaria barne dagoelarik. Eta bestetik, Itsaslabarren ibilbidea Pasaian, ibilaldi gidatua Gipuzkoako itsasertzik ederrenetarikoan. Bi jarduera hauetan parte hartzeko erreserba aldez aurretik egin behar da info@matermuseoa.com posta elektronikoan edo 619 814 225 telefono zenbakian.

Hauez gain, urtero ospatzen den “12 zm” erakusketa (12 zm baino txikiagoko obrekin, mota eta teknika ezberdinetakoak) izango da abenduaren 16tik urtarrilaren 15era bitarte Pasai San Pedroko erakusketa gelan. Eta abenduaren 26an, 27an eta 28an Gabonetako Haur Jaia ospatuko da lau barrutietan, beste jardueren artean.

gabonak 2016 pasaia-albaolaweb

Lezon

Abenduaren 19an, 21n eta 22an Gabonetako kontzertuak izango dira Gezala auditoriumean, eta sarrera doan izango da.

Abenduaren 12tik 24ra bitarte Euskal Liburu eta Disko azoka izango da Kultur aretoan. 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik eta Gabonetarako opariak aurkitzeko aukera paregabea izango duzu bertan.

Abenduaren 18an Santo Tomas azoka ospatuko da, goizeko 11:00etan hasi eta goiz osoan kalejirak, azoka, euskal produktuen salmenta eta dantza herrikoiak izango dira, besteak beste, Saldise plazan eta herri osoan zehar.

Eta etxeko txikientzat agenda kulturala oso zabala izango da, bestek beste: abenduaren 23an Olentzeroari ongietorria egingo zaio arratsaldeko 16:30ean Bekoerrota kiroldegian eta sarrera doakoa izango da. Urtarrilaren 5ean eguerdian, 12:00etan, Pirritx, Porrotx eta Marimotots-ek "Tipi-tapa, Korrika!” ikuskizuna eskainiko digute Bekoerrota kiroldegian. Hauez gain, marrazki bizidunen filmak izango dira abenduaren 20an eta 27an Gezala auditoriumean.

 

gabonak 2016 lezoweb

 

Errenterian

Errenterian Gabonetarako prestatu den kultura eskaintza zabalaren barruan, honako plan hauek aipatu nahi ditugu:

Abenduaren 30ean Gabon abesti lehiaketa probintziala egingo da, Ereintza elkarteak antolatua, non kategoria ezberdinetako taldeak bilduko diren.

Abenduaren 31an San Silvestre lasterketak lagun eta familia artean ondo pasatzeko aukera eskaintzen digu, udalerriko kaleetan zehar korrika eginez. Aldez aurretik izena eman behar da honako helbidean: http://atleticorenteria.com/san-silvestre.php. San Silbestre Txikiaren irteera ordutegia 16:30en izango da, eta helduena 17:00etan.

Errenterian aurreikusita dauden beste hainbat plan Gabonetarako: abenduaren 21ean Santo Tomas azoka, abenduaren 23an arpa orkestra eta dantza 19:00etan Maria Magdalena basilikan, abenduaren 24an Olentzero Errenteriara iritsiko da 18:30etatik aurrera eta ibilaldi osoa egingo du herriko kaleetan zehar, Ereintzako egoitzatik hasita (Juan Olazabal 23) eta abenduaren 31ean Urte Zaharreko koplak abestuko dira 18:30etatik aurrera herriko kaleetan zehar, Ereintza egoitzatik abiatuta  ere.

 

gabonak 2016 errenteriaweb

 

Oiartzunen

Oiartzunen ere jai eta Gabonetako giroa izango da, jarduera anitz dituzu egiteko, besteak beste:

Abenduaren 17an txondorra itzaliko da Arditurrin. Egun horretan, jarduera ezberdin izango dira arratsaldez: 17:00etan kalejira Arditurriko aparkalekutik Meatze Guneraino Soinueneako musikarekin, 17:30ean ipuin kontaketa etxeko txikientzat, Luis Kortaren eskutik eta 18:00etan Olentzeroren laguntzaileak menditik jaitsi eta ikazkinek egindako ikatza hartuko dute.

Abenduaren 26an txikientzako taloak egiteko tailerra eskainiko da arratsaldeko 16:30ean Doneztebe plazan. Egun berdinean arratsaldeko 17:30ean haur eta gurasoentzako erromeria izango da Kontzejupen. Eta eguna osatzeko, 19:00etan Xanistebenetako pala finala jokatuko da Kontzejupen ere.

Gabonetarako beste plan aipagarri Oiartzunen (Elizalde auzoan): abenduaren 17an Txerri azoka (taloak, txistorra, sagardoa, ganadu azoka, musika..) 10:00etatik 14:00etara Madalensoron eta Beheko plazan, abenduaren 18an 12:00etan Hernaniko eta Oiartzungo albokarien kalebuelta, abenduaren 22an 19:30ean Gabonetako kontzertua Doneztebe elizan eta abenduaren 24an  Olentzero eta Maridomingi 17:30ean Doneztebe plazan izango ditugu.

 

gabonak 2016 oiartzun-txondorra

 

Informazio gehiago: 943 494 521 / turismoa@oarsoaldea.eus / oarsoaldeaturismoa.eus

 

 


Oarsoaldea