ZORIONAK LEZO!!! MUXIKOEN 1. GUINNESS ERREKORRA lortuta eta MUXIKO FESTArako prest

El pasado otoño se celebró en el casco histórico de Lezo un acontecimiento sin precedentes.  Se trataba de conseguir el primer record Guinness del mundo de baile de muxikos con el mayor número de participantes posibles.

Horrela, gure inguruan Muxikoek harrera gero eta handiagoa eta Lezoko alde zaharra eszenatoki paregabea izanik, ekitaldia koloretsua eta oso girotsua izan zen.  Santo Kristo plaza eta inguruko kaleak kolorez eta jendez betetzea zen asmoa, musika lagun eta festarako gogoa barruan. Dantzazale guztioi erronka honetan parte hartzeko gonbidapena luzatu zieten antolatzaileek.

 

                       lezo-muxiko-2017

 

Erabateko arrakasta izan zuen ekitaldiak, eta herriko Betizutik Elkarteak (ekitaldiaren antolatzaileak) lortu du Guinness World Records liburuan ofizialki sartuak egoteaMuxikoen 1. Guinness Errekorra eskuratuz, 895 dantzari parte hartzailerekin.

Betizutik elkartean badituzte prest pendrive-etan bilduta egun horretan bizi izan diren momentu politenen erreportajeak eta hauekin lortuko den diru guztia (salmentan 6 €tan) Markelen Irria Fundaziorako izango da.

Bestetik, elkarteak  BETIZUTIK ELKARTE SOZIOKULTURALArekin aurrera jarraitzeko erabakia hartu du, modu horretan elkarteari dagozkion jarduera soziokulturalak sustatzeko. Honela, antolatu duten hurrengo ekitaldia hau izango da: MUXIKO FESTA, urtarrilaren 29an, bosgarren igandean, jende guztia gonbidatua dagoelarik.

 

                                                        

 


Oarsoaldea